2010-08-25

NELSON MANDELA


Guztientzako ezaguna den Nelson Mandela, Hego Afrikan lehenengo hauteskunde demokratikoen bidez hautatua izan zen lehenengo presidentea baino gehiago da. XX. mendea markatu duten pertsonarik nabarmenetako bat dela eta bere apartheid-aren kontrako borrokagatik mundu osoan duintasun pertsonalaren ikurra bihurtu dela esan dezakegu ere.

Bere bizitza osoan zehar ea 300 sari jaso ditu. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.

Maritxu Murua historiadorea, Nelson Mandelari buruzko biografia irakurri ondoren gaia gehiago sakondu asmoz bera bizi zen lekuetaraino joan zen eta ikertzeari ekin zion. Lortutako informazio guztiarekin liburur interesgarri hau idatzi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario