2010-10-22

ORBETARRAK

“Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaike- taren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak eta familiako kideen oroitzapenak.”



Hauxe leike Joan Mari Irigoien idazleak orain dela bi urte hasitako Orberetarrak trilogiari amaiera ematen dion “Nor bere bidean” tituluaren nondik norakoen laburpen xumea .
Hiru liburu ederrak, hirurak dagoeneko zure liburutegian.



Ez galdu aukera .




Fitxa

No hay comentarios:

Publicar un comentario