2013-11-22

Aiztoa eta arkatza - Irati Jimenez


Irati Jimenez idazle mundakarrak hautaketa lan bat dakarkigu oraingoan. Kasu honetan idazketari buruz  garai eta estilo desberdinetako idazlek  emandako aholkuak biltzen ditu, Antton Olariagaren irudien laguntzarekin. John Steinbeck, Jack Kerouac, Charles Bukowski edo Stephen Kingen moduko idazleen  iritziak biltzen dira liburu interesgarri honetan. Kapitulu batzutan iritzi barregarriak, zentzudunak,  edo harrigarriak topatuko ditugu, beste batzutan  kontrajarriak,  baina iritzi guzti guztietan egile hauek idazketari dioten maitasuna nabarituko dugu.
Laburbilduz, idazketaren lanari buruzko lan bikaina.
Liburu honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan hemen klikatzean lortuko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario