2014-01-10

Habiak - Maite Gurrutxaga eta Dejabu panpin laborategia

https://www. katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop?ACC=DOSEARCH&xsqf99=(742805).TITN.

Oraingo honetan zuengana liburu bitxi bat ekartzen dugu, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen nobela grafikoa. Lan hau ez da komiki arrunt bat, komigintzatik haratago poesiatik hurbilago kokatu dezakegulako Habiak bezalako komiki barnekoia. Liburua, 2008an estreinatutako Dejabu antzerki taldearen Gizona ez da txoria antzezlanaren habiapuntua da.

Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.
Desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.

Fitxa

No hay comentarios:

Publicar un comentario