Hedoi Etxartek eta Alain Urrutiak euskaraz pentsatuta eta idatzitako lehenengo irudi eleberria argitaratu dute.Formatoari dagokionez, beraz, ez da eleberri arrunta, formatu berritzaile eta entretenigarrian bait dago, eleberria, komikia eta poesia nahaztuz.
Liburuak bi ardatz nagusi ditu bikote bati buruzko istorioa eta bigarren planoan hipotesi bat: euskal probintzia guztiak Estatu Frantsesaren barnean egon izan balira zer gertatuko zatekeen.
Denbora pasa baino gehiago da nobela hau, pentsarazteko nahia nabari daiteke bertan gai sakonak jorratzen baina ironia ahaztu barik.

Bibliotekako langileok oso azkarrak garenez zutarik asko txirrrinduzale amorratuak zaretela jakitun gara.Mendiz edo errepidez, kirol moduan edota turismo egiteagatik txirrindula maite duzuenok asko zarete. Are gehiago, zuen zaletasunagatik Erandio izena bera txirrindularitzaren ekimenen egutegian goreneko lekuetaraino eraman duzue. Oraingo gomendio honetan txirrindularitza gidatxu hau prestatu dugu.


