2012-03-23

Euskara ikasteko metodo berria




Euskara maite duzulako eta orain arte astirik edo gogorik izan ez duzulako, hamaika aldiz ikasten saiatu zarelako eta beste hortrenbeste utzi duzulako, langabezian zaude eta lan bat eskuratzeko behar duzulako, zure seme-alabekin berba egiteko, ...
Hamaika arrazoi ezberdin otutzen zaizkigu euskara ikasten hasteko eta horretan laguntzeko erosi dugu metodo berria liburutegian.

Arian, A1 mailari (Europako Erreferentzia Markoa) dagokion euskara ikasteko metodoa da.Bakarkako metodo izateko pentsatuta egon arren ikasgeletan ere erabilgarria da eta erakunde ofizialek ematen dituzten ziurtagiriak eskuratzeko lagungarria izan daiteke.

A1 maila honetan azalpen gehienak gaztelaniaz daude, datozen argitalpenetan euskararen agerpena areagotuko delarik.
Liburua cd multimediarekin batera dator unitateen ulermena laguntzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario