2012-11-23

Super Charlie


Camilla Läckberg, Europan eleberri beltza idazten dutenen artean salduena, haurrentzako liburu batekin etorri zaigu oraingoan. Liburu hau da normala dirudien arren super heroia den Charlie izeneko haur txikiak protagonizatutako umorezko bildumaren lehenengo liburua. Charlie jaio zen egunean bi izar elkar jo zuten, eta talka horretatik sortu zen hautsa bere buruaren gainean jausi zen. Horrek bihurtu zuen Charlie besteei laguntzeko prest dagoen “Super Charlie”.
Laburbilduz 7 edo 8 urteko umeentzako liburu guztiz gomendagarria.
Hemen ikus ditzakezu Camilla Läckberg-en beste liburuak

La autora más vendida de novela negra de Europa, Camilla Läckberg, nos sorprende en esta ocasión con un libro infantil. Este libro es el primero de una serie de humor protagonizada por un bebé que aunque aparentemente es normal, tiene superpoderes. El día en que nació Charlie dos estrellas chocaron. El polvo que se creó en la colisión cayó sobre su cabecita y le convirtió en Super Charlie, un superbebé que intenta perfeccionar sus poderes para poder ayudar a los demás.
Un libro muy recomendable para niños y niñas de 7 u 8 años.
Si klikas aquí verás el resto de los libros de Camilla Läckberg.

2012-11-15

Jasone Osoro - Ezekiel nora ezean



Jasone Osoro-ren gazteentzako azkeneko eleberria duzue “Ezekiel nora ezean” eta Ezekiel du protagonista berriro ere. 15 urte dauka orain gazteak eta bizitza zoriontsua du, nahiz eta nerabezaroan arruntak diren arazoak izan: lagunekiko gorabeherak, neskak, amarekin dituen eztabaidak… Baina dena aldatuko da desagertutako aita agertzen zaionean. Aitarekin izan ez duen eta izango duen harremana ankaz gora jarriko du bere bizitza.

Idazle honek helduentzat “Tentazioak” eta “Korapiloak” ipuin bildumak, “Greta” eleberria, “Isadora Duncan” biografia eta “Bi marra arrosa” kronika. Gazte literaturan, berriz, Jara pertsonaiaren inguruko liburu-sorta eta Ezekiel, oraingo kontakizun honen aurrekaria.

2012-11-09

Euskaltzaindiaren Hiztegia



Aste honetako gomendioa , egiten ditugunen aldera  oso bestelakoa da.
Lehenik eta behin, hiztegi bat zer den denok dakigulako, edota, dakigula uste dugulako. Hemen beraz ez ditugu aipatuko.
Edozelan ere jakitun egon udazken honetan Euskaltzaindia argitara eman duen hiztegi eder hau dagoeneko zure liburutegian duzula.
Kontuan hartu ez dela Euskera-gaztelania hiztegi bat, hots, ez duela adierazten euskarazko hitz  baten erdarazko baliokidea, hitz horren esanahia baizik. Adibidez



Hala ere gehiago jakin nahi baduzu sartu hemen

Beno, ba badakizu, dagoeneko zure esku.
Fitxa