Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2013-05-17

Zuloak

Kaixo. Aste honetako gomendioan, bestelako gonbitea egingo dizuegu. Zuloak dokumentala . Fermin Muguruzak sustatutako egitasmo hau Arrate Rodriguez artistarekin izandako elkarrizketa batetik abiatzen da. Rock talde bat sortzeko asmoa zuela azaldu zion Rodriguezek Muguruzari, eta prozesua grabatzen ari ziren.

Hona hemen beraz horrez fruitua.

Dagoeneko zure biblioteketan.

2013-01-11

Txorizodepanplonaaaaa




Aste honetako gomendioan aurkezpena behar ez duena aurkeztera gatoz. Bibliotekan holakoak gara.
Azken urteotan Euskal Herriko umeen eta dagoeneko nerabe bihurtu diren hainbat neska-mutilen algarak eta goxoaldi ederrak eragin dituzten Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Takolo ahaztu barik, pailazoek argitara ekarri duten azken lana “Zazpikoloroa” ikusentzunezko lana hain zuzen. 
Bide batez jakitun egon bibliotekan asko direla artista hauek, euskarri ezberdinetan parte hartu edota aurrera eraman dituzten lanak,. Irria aldizkaria dela, ikusentzunezkoak, ipuinak, zure bibliotekan eskura dituzunak.
Ezagutu nahi? Sartu hemen.
Bueno, ezagutzen ez badituzu nahi ez duzulako da!






2012-11-09

Euskaltzaindiaren Hiztegia



Aste honetako gomendioa , egiten ditugunen aldera  oso bestelakoa da.
Lehenik eta behin, hiztegi bat zer den denok dakigulako, edota, dakigula uste dugulako. Hemen beraz ez ditugu aipatuko.
Edozelan ere jakitun egon udazken honetan Euskaltzaindia argitara eman duen hiztegi eder hau dagoeneko zure liburutegian duzula.
Kontuan hartu ez dela Euskera-gaztelania hiztegi bat, hots, ez duela adierazten euskarazko hitz  baten erdarazko baliokidea, hitz horren esanahia baizik. Adibidez



Hala ere gehiago jakin nahi baduzu sartu hemen

Beno, ba badakizu, dagoeneko zure esku.
Fitxa 

2012-10-18

Hontzak

Marrazki erakargarriz beteriko liburu honek, animalien mundua (hontzena bereziki), ohiturak eta berezitasunak erakusten dizkie haurrei era zoragarrian.
Murgil zaitez hontzen mundu zekretuan eta ikusi non bizi diren eta zer jaten duten.

Ikusi nolakoa den hontz-kume baten bizitza, jaiotzen denetik hegan egiten duen arte!

Testua, Sarah Courtauld eta marrazkiak, Lorna Hussey

Liburu hau, Ttarttalo argitaletxearen "Lehen irakurleak" bildumari dagokio.

Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da.

Liburuek istoria bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak dituzte.
Adina: 0-4 urte
                                FITXA

2012-02-17

Egarri egunak portualdean


1977an kokatu du Koldo Izagirrek nobela berria, orduko gazteen borrokak eta giro sozio politikoa oinarri hartuta. Gazte hauek oso kontzientzia politikoa zein kulturakla handikoak ziren, eta militarismoa eta bizitza pribatua bat eginda daroate, beraien bizitza poliedrikoa, politikak, sexualitatearen askatsunak, feminismoak, ekologismoak, drogek, … eratzen dutelarik. Koldo Izagirrek, liburuko orrietan islatzen den giro matxinoarekin bateratze aldera edo estilo narratibo ezkonformista erabiltzen du eta belaunaldi hartako ez hain gazte askok bere burua islatuta

ikusiko du liburu honetan.


2012-01-13

GARTXOT



XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.

Iturria: Wikipedia


Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.

2011-06-17

HIRITARRAK, EDO HIRIEGILEAK?

Goizalde Landabasok, Aritz Eigurenen irudiek lagunduta, Bränskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen alegiazko hiria. Munduko hiri guztiak berdinak eta ezberdinak direlako. Horien tabernetako erakuslehioetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, ainerik ez duen mina, desira eta, oroz gain, bizirik irauteko beharra.


Zementuzko oihanari gizatasunaren keria oro eman diogu. Tasunak, berriz, bat ere ez. Hiria munstrotzarra da. Inork ez du abarotzat eta, halere, izan, bada.Izan ere, hiriak egin gaitu, ala guk egiten dugu hiria?

2011-05-16

BAKARKA



Bakarka es un método de aprendizaje individual del euskera. Los tres primeros libros son equiparables a los niveles A! y A2 del Marco Común Europeo de Referencia para las lenguas y los dos últimos a niveles superiores. Cada tema ofrece, además de una teoría elemental y progresiva, modelos para ser memorizados, ejercicios y lecturas programadas.
El método se completa con un cuadernillo que recoge las soluciones de los ejercicios y un audio, donde vienen las grabaciones para que sean memorizadas a lo largo del aprendizaje progresivo de la lengua.