XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.
Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.
Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.
Iturria: Wikipedia
Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario