Mostrando entradas con la etiqueta literatura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta literatura. Mostrar todas las entradas

2012-02-17

Egarri egunak portualdean


1977an kokatu du Koldo Izagirrek nobela berria, orduko gazteen borrokak eta giro sozio politikoa oinarri hartuta. Gazte hauek oso kontzientzia politikoa zein kulturakla handikoak ziren, eta militarismoa eta bizitza pribatua bat eginda daroate, beraien bizitza poliedrikoa, politikak, sexualitatearen askatsunak, feminismoak, ekologismoak, drogek, … eratzen dutelarik. Koldo Izagirrek, liburuko orrietan islatzen den giro matxinoarekin bateratze aldera edo estilo narratibo ezkonformista erabiltzen du eta belaunaldi hartako ez hain gazte askok bere burua islatuta

ikusiko du liburu honetan.


2012-01-13

GARTXOT



XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.

Iturria: Wikipedia


Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.

2011-04-14

Bernard Cornwell : The saxon stories




Saxoiak, normandarrak, vikingoak, ertaroa, ezpatak, sua, odola,…. Zer gehiago eskatu ahal da? Bernard Cornwellen “The saxon stories” pentalogia osoa daukazu orain zure bibliotekan. Aurreneko tomoak, “Northumbia, el último reino”, eduki duen arrkastak bultzatuta gainontzeko lau tomoak erostera animatu gaitu. Liburu hauek IX mendera arte eramango zaituzte pasioen, borroken eta abentura ezinziragarriagoen zurrunbilo batean murgildu arte. Ez galdu aukera. Gero ez esan jakitun ez zeudela. Fitxa

Sajones, normandos, vikingos, sangre, fuego, Edad media….¿qué más se puede pedir? Ahora en tu biblioteca ya tienes la pentalogia completa de
Bernard Cornwell “The saxon stories”. Depués del éxito del primer volumen “Northumbia, el último reino” nos hemos animado ha adquirir los otros cuatro tomos. Te transportarán al siglo IX, y te sumergirás en una trifulca de pasiones, luchas, ambiciones francamente emocionantes. Superemocionantes. No pierdas la oportunidad. Luego no digas que no te avisamos. Quieres una segunda opinión. Pues entra aquí Fitxa

2010-09-17

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, Bizkaia, 1977) idazlearen azken lana aurkezten dizuegu, fresko freskoa.
Oraingo sarrera honetan gure ohiko iruzkin ganoragabeetan ez galtzearren liburuan bertan azaltzen duten laburpena baino ez dugu hemen jarriko.
Hala ere hemen dagoenaz asetzen ez bazara sartu hemen
On egin
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrita jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondean izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.