Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, Bizkaia, 1977) idazlearen azken lana aurkezten dizuegu, fresko freskoa.
Oraingo sarrera honetan gure ohiko iruzkin ganoragabeetan ez galtzearren liburuan bertan azaltzen duten laburpena baino ez dugu hemen jarriko.
Hala ere hemen dagoenaz asetzen ez bazara sartu hemen
On egin
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrita jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondean izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario