2011-06-17

HIRITARRAK, EDO HIRIEGILEAK?

Goizalde Landabasok, Aritz Eigurenen irudiek lagunduta, Bränskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen alegiazko hiria. Munduko hiri guztiak berdinak eta ezberdinak direlako. Horien tabernetako erakuslehioetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, ainerik ez duen mina, desira eta, oroz gain, bizirik irauteko beharra.


Zementuzko oihanari gizatasunaren keria oro eman diogu. Tasunak, berriz, bat ere ez. Hiria munstrotzarra da. Inork ez du abarotzat eta, halere, izan, bada.Izan ere, hiriak egin gaitu, ala guk egiten dugu hiria?

No hay comentarios:

Publicar un comentario