Baztan ibaiko ertzetan neskato baten gorpu biluztua ageri da. Amaia Salazar, Foru Poliziako Inspektoreak, hilketa hau inbestigatzearen ardura bere gain hartuko du, nahiz eta jakin oroipen txarrak ekartzen dizkion bere jaioterrira bueltatu beharko dela. Baina dena korapilatuko da beste neska batzuen gorpuak agertzen direnean, eta bere bizitza pertsonala kasuarekin nahasten hasten denean.
Hilketa eta intrigaz betetako eleberri honetan nabarmentzekoa da Baztango bailara eta bere ohiturak, eta batez ere euskal mitologia daukan garrantzia. Hiru gai hauek uztartuz (intriga, Baztan eta mitologia) idazleak trilogia osatzeko asmoa du, eta laster bigarren nobela argitaratuko du.
Dolores Redondo idazle donostiarraren eleberri hau 10 hizkuntza desberdinetara itzuli egin da arrakasta handiz, eta pelikula bat ere bihurtuko dute. Euskarazko itzulpena Josu Zabaletak egina da.
Fitxa
No hay comentarios:
Publicar un comentario