2013-05-31

Tripoli-Kabul

Bai, gezurra badirudi ere udan sartzear gaude, edo agian hobe esatearren, egon beharko genuke. Askorentzat ezer ez egiteko garaia bada ere, beste askorentzat, aitzitik, bidaiatzeko aukera paregabea baino,  bakarra. Behin baten batek esan zuen “turista,  doanean etorriko badela jakitun dagoena da, eta bidaiaria, ostera, joatean badoala baino ez dakiena dela”. Aste honetako gomendioaren egilea , Karlos Zurutuza, bigarren taldekoa litzateke. Donostian 1971an jaioa, azken urteotan kazetari independiente gisa dabil Ekialdeko herrialde anitzetan (Kurdistan, Balutxistan, Afganistan, Libia,…) eta sari garrantzitsuak jasotzen ari da lan horri esker, besteak beste, Argia saria eta 2012ko Rikardo Arregi saria.

“… urtetako txangoa izan da Tripoli eta Kabul artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dut topo. Erraza da Donostiatik Kabulera joatea, Tripoli zeharkatuta bada ere, baina ez alderantziz. Funtsean, gerrak familien etxeetako atea jo eta bota egin du. Etxe haien barrukoak dituzue istorio hauek guztiak…”

No hay comentarios:

Publicar un comentario