-
2013-09-27
"Baso ilun itoan", Jabi Santa Cruz
Gaur egun, poesia, generorik irakurriena ez dena guztiok badakigu baina idazle hau gomendatu nahi dugu hurrengo arrazoiengatik; alde batetik, Blas de Otero IV. poesia lehiaketa irabazi du eta bestetik Erandiokoa eta liburutegiko bazkidea da (egia esan hainbatetan ikusi dugu liburutegiko mahaietan lanari ekiten).
Javi Santa Cruz-ek bi poesia liburu ditu argitaratuak: Moko bilduma (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008), haur eta gazte literatura hurrenez hurren. Bestalde, poema bilduma bat argitaratu gabe: At (Mario Angel Marrodan Saria 2012). Hona hemen bere lanaren eredu bat:
IRAILA
Usapalak ez ziren agertu
iraileko zitara urtero bezala.
Egunsenti bustian
norbaitek esan zuen
Afrikan zirela.
Espekulazio merkeez gogaiturik
barraskilo bilketan hasi ziren
desesperatuenak.
Kotoi biltzaileak ematen zuten
belar altuenetatik pinporta
fosilduak jasotzen.
http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/baso-ilun-itoan-santa-cruz-jabi/http://www.blogseitb.com/erandio/2012/01/23/erandio-jabi-santa-cruz-gana-el-blas-de-otero-de-poesia-en-euskera/
Etiquetas:
biblioteca,
biblioteka,
Jabi Santa Cruz,
olerkia,
poesia
2013-09-20
Gure ondarea, gure euskaraz, gure umeei
"Erandion, Sondikan eta Loiun, arto asko erein eta gitxi koiu."
Ba espero dugu liburu hauek hazien legera ereinez, egun baten bere uzta eman dezaten , eta bertan gure umeek aurki ditzaketen gure herriko informazioa eta bestelako eduki didaktikoak egun baten bere herriarekiko atxikimendua eta bere inguru hurbileneko ezagutza bihur daitezen.Erandioko zein Leioako Euskara Zerbitzuek argitara emandako liburu hauek Lehen hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako umeei zuzenduta daude eta DVD euskarrian ere eskuragarri daude. Edozelan ere helbide honetan http://www.gureondarea.com/erandio/ ere kontsultatu ahal duzu.Ez galdu aukera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)