Mostrando entradas con la etiqueta poesia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta poesia. Mostrar todas las entradas

2013-09-27

"Baso ilun itoan", Jabi Santa Cruz

Gaur egun, poesia, generorik irakurriena ez dena guztiok badakigu baina idazle hau gomendatu nahi dugu hurrengo arrazoiengatik; alde batetik, Blas de Otero IV. poesia lehiaketa irabazi du eta bestetik Erandiokoa eta liburutegiko bazkidea da (egia esan hainbatetan ikusi dugu liburutegiko mahaietan lanari ekiten). Javi Santa Cruz-ek bi poesia liburu ditu argitaratuak: Moko bilduma (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008), haur eta gazte literatura hurrenez hurren. Bestalde, poema bilduma bat argitaratu gabe: At (Mario Angel Marrodan Saria 2012). Hona hemen bere lanaren eredu bat: IRAILA Usapalak ez ziren agertu iraileko zitara urtero bezala. Egunsenti bustian norbaitek esan zuen Afrikan zirela. Espekulazio merkeez gogaiturik barraskilo bilketan hasi ziren desesperatuenak. Kotoi biltzaileak ematen zuten belar altuenetatik pinporta fosilduak jasotzen. http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/baso-ilun-itoan-santa-cruz-jabi/http://www.blogseitb.com/erandio/2012/01/23/erandio-jabi-santa-cruz-gana-el-blas-de-otero-de-poesia-en-euskera/

2012-12-21

Hura ez da lekua




Saltzailea den pertsonaia atez-ate dabil maletan daraman ‘zera’ misteriotsu bat saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko dugu, nolabaiteko ‘zirku intimoa’ topatuz bere ekintzetan. Pintura, musika eta poesiaren laguntzaz murgilduko gara bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez.


Hura ez da lekua ikuskizuneko ideietatik abiatuta diska-liburu bat kaleratu du Txalaparta argitaletxeak, oraingo honetan narrazioa, ilustrazioa, poesia eta musika uztartuta, ikuskizunekoez gain bestelako pertsonaia, testu eta musika berriekin.

'Hura ez da lekua' ikuskizunean bat egiten dute poesiak (Oier Guillan eta Asier Sarasola), antzerkiak (Iñigo Ortega), musikak (Ander Fernandez) eta pinturak (Idoia Beratarbide). Diziplina artistiko ezberdinak sormen prozesu komunean jarri dituzte lanean, eta 'Hura ez da lekua' ikuskizuna izan da emaitza.



Informazio gehiago nahi izanez, orrialde honetara joan zaitezkete
http://www.metrokoadroka.org/