2013-10-03

Baratze bat nahi dizut egin...


Gero eta gehiago dira  baratze bat jartzera animatzen direnak, batez ere leku txikietan, etxe alboko lurretan zein balkoietan. Batzuk natura hiriko etxeetara hurbildu nahian beste batzuk. aldiz, garaiz garaiko produktu osasuntsuak jateko asmoz.

 “Baratze bat nahi dizut egin…” ezinbesteko egingo zaigu  lan horretan, aholku erabalgarriz beterik baitdatorkigu. Lurra nola landu, zer produktu aukeratu, zenbatero ureztatu behar, zelako ongarria erabili, noiz uzta bildu… eta beste mila trikimalu topatuko ditugu Usoa Arinek idatzitako liburu honetan.
Eta ez ahaztu gai honi buruzko beste liburu asko duzula liburutegian Baratza interesgunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario