2014-02-06

Hezurren ondarea - Dolores Redondo


Dolores Redondo idazle donostiarrak “Zaindari ikusezina”-rekin hasitako Baztango trilogiari “Hezurren ondarea”-rekin jarraipena eman dio. Lehenengo liburua fenomeno editoriala bihurtu bazen ere, bigarren hau liburu salduenen artean lehenengo postuetan kokatu du berriro, gaztelaniazko bertsioan.
“Hezurren ondarea”-n Amaia Salazar inspektoreak Ttartalo pertsonaia mitologikoaren lekua hartzen duen  hiltzaile arriskutsu baten aurka egin beharko du. Intriga da beraz, hari nagusia, baina berarekin batera beste gai batzuk maisuki ukitzen ditu Dolores Redondok: amatasuna, familia harremanak, bikote harremanak adibidez. Gai hauek dira oinarrizko istorioa aberastu eta are interesgarriago bihurtzen dutenak, irakurketa zirraragarria eta guztiz adiktiboa lortuz.
Fitxa

No hay comentarios:

Publicar un comentario