-
Mostrando entradas con la etiqueta komikia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta komikia. Mostrar todas las entradas
2014-01-10
Habiak - Maite Gurrutxaga eta Dejabu panpin laborategia
Oraingo honetan zuengana liburu bitxi bat ekartzen dugu, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen nobela grafikoa. Lan hau ez da komiki arrunt bat, komigintzatik haratago poesiatik hurbilago kokatu dezakegulako Habiak bezalako komiki barnekoia. Liburua, 2008an estreinatutako Dejabu antzerki taldearen Gizona ez da txoria antzezlanaren habiapuntua da.
Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.
Desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.
Fitxa
2013-12-10
Punki - Antton Dueso
Punkiren lehenengo istoriotxoa 1989an agertu zenetik gaurdaino milaka istorio ezagutu dugu petsonaia unkigarri honekin, bai aldizkari desberdinetan baita liburuetan ere. Oraingoan Antton Dueso egileak guztion gozamenerako bost nobelen antologia aurkeztu digu. Liburu honetan ez ditugu Punkiren istorio guztiak topatuko bai ordea bere hogei urte luzeetan zehar adierazgarri izan daitezkeenak.
Edozein adinetako jendearentzako ondo pasatzeko aukera paregabea.
Honez gain beste liburu batzuk baditugu Bibliotekan Antton Duesorenak, hemen klikatzean ikus ditzakezunak.
Fitxa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


