Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelak Espainiako Narratiba Saria jaso du. Sari hori Espainiako Kultura Ministerioak ematen du, eta urtean argitaratutako liburu onena laudatzen du. Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) nobelak Espainiako Kritikaren Saria ere jaso zuen joan den apirilean, euskarazko arloan. Laster gaztelaniaz eta ingelesez ere irakurri ahal izango da.
Hegazkinez New Yorkera doala bururatzen zaizkion hausnarketen kontakizun ordenatua. Atzean, sendi bateko hiru belaunaldi bizi dira, egilearen beraren autobiografian oinarrituta, baina fikzioaren estalkiarekin mozorrotuta. Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.
Bibliotekan Kirmen Uriberen liburu hau eta beste batzuk ditugu, bai poesia arloan bai haurrei zuzendutakoak.
Idazle honi buruz gehiago nahi baduzu jakin, bere web orrian sar zaitezke hemen klikatuz.Honez gainera, kuriositatez, nahi baduzu Euskadiko Lehendakari berak, Kirmen Uriberi buruz idatzitako artikulua hemen daukazu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario