2012-05-18

Emakume bat


Annie Ernaux, Normandian jaiotako frantsiar idazle ezaguna da. Berak idatzitako liburuetan, bere familiaren gora beheren berri ematen digu: gaztaroa (Ce qu'ils disent ou rien), ezkontza (La feme gelée), abortua (L'événement), heriotza (Une femme) etb. Idazle frantsesarrak 1989. urtean idatzitako eleberri autobiografikoa dugu honako hau.

Bere ama bularreko minbiziaz jota, zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazlea amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina... Hala bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonales talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

Liburu hau Euskadiko Liburutegietan dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario