2014-10-17

Cruel coquetería - Michael Biehn

img590-1

Erabiltzen ditugun jantziek eta izaten ditugun ohiturek diruditena baino gehiago dira: Jantziek talde zehatz bateko kide garela seinalatzen dute eta ohiturak gure herriak dituen arauen islada dira. Azken finean, lepo luzea, gerri estua, oin txikia edo gorputza tatuatua izatea edertasun modelo zehatz bateko eskakizunak dira.

 “Cruel coqueteria”-k garai guztietan eta munduko bazter guztietan hartutako soineko, traje eta apainduren argazki erreportai zabala eskaintzen digu. Baina liburu hau ez da bakarrik argazkien bilduma bat izan ere, adituek gehitutako analisiek itxurazko edertasunaren atzean dagoen krudeltasuna erakusten digute.

Los trajes y costumbres indican mucho más de lo que a simple vista parece. La ropa que utilizamos nos señala como pertenecientes a un determinado grupo, y nuestras costumbres revelan las reglas establecidas por cada pueblo. Al fin y al cabo, tener el cuello largo, el talle de avispa, el pie pequeño o el cuerpo tatuado es plegarse a las exigencias de un modelo de belleza determinado.

“Cruel coquetería” contiene un amplio reportaje fotográfico con vestidos, trajes y adornos de todas las épocas y todos los rincones del mundo. Sin embargo, no se queda en una simple colección de fotografías sino que además el análisis realizado por expertos nos revela la terrible crueldad que se esconde tras la aparente belleza.

Fitxa

2014-10-03

Afrikako hitzak, bidea egiten ari den kontinente bateko ipuinak

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop?ACC=DOSEARCH&xsqf99=(746566).TITN.



Afrikako hitzak Afrikako ipuinen bilduma bat da eta kontinente horretako egoera ikusgai jartzea du helburu, errealitatetik urrun dauden estereotipo eta ikuspegi negatiboetatik ihes eginez, betiere.
Afrikako zazpi herrialde ezberdinetan oinarritutako ipuin hauen bidez arazoak gainditu, laguntasuna, justizia, berdintasuna eta ingurumenarekiko begirunea helarazi nahi duten balioak dira.
Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena (SED) GGKEk eta Edelvides taldeak Afrika irakurle guztiei gerturatzeko abian jarritako ekimena da Afrikako hitzak.
Afrikako hitzak lanak ihes egin nahi die erealitatetik urrun dauden estereotipoei eta ikuspegi negatiboei. Hezkuntzarako eta entretenimendurako baliabide emankorra da liburu hau, edozein arlotarako, eta hainbat hizkuntzatan irakur daiteke gainera.
Anima zaitez Afrika ezagutzen!
ONG honi buruz gehiago jakin nahi baduzu ...