Mostrando entradas con la etiqueta infantiles. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta infantiles. Mostrar todas las entradas

2014-10-03

Afrikako hitzak, bidea egiten ari den kontinente bateko ipuinak

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop?ACC=DOSEARCH&xsqf99=(746566).TITN.



Afrikako hitzak Afrikako ipuinen bilduma bat da eta kontinente horretako egoera ikusgai jartzea du helburu, errealitatetik urrun dauden estereotipo eta ikuspegi negatiboetatik ihes eginez, betiere.
Afrikako zazpi herrialde ezberdinetan oinarritutako ipuin hauen bidez arazoak gainditu, laguntasuna, justizia, berdintasuna eta ingurumenarekiko begirunea helarazi nahi duten balioak dira.
Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena (SED) GGKEk eta Edelvides taldeak Afrika irakurle guztiei gerturatzeko abian jarritako ekimena da Afrikako hitzak.
Afrikako hitzak lanak ihes egin nahi die erealitatetik urrun dauden estereotipoei eta ikuspegi negatiboei. Hezkuntzarako eta entretenimendurako baliabide emankorra da liburu hau, edozein arlotarako, eta hainbat hizkuntzatan irakur daiteke gainera.
Anima zaitez Afrika ezagutzen!
ONG honi buruz gehiago jakin nahi baduzu ...  

2010-11-05

MOMON GOXO GOXO



Gurasoentzako liburuxka sorta honetan 4-6 urte bitarteko gure seme alabeei elikadura egoki baten beharra eta abantailak era egoki eta dibertigarrioan azaltzen zaizkigu.
Zer esanik ez dago umengan elikadura egoki batekiko kontzientzatzea lan arras gatza dela baina liburuxka hauen laguntzarekin agian lan neketsu hau denbora pasa dibertigarri bihur liteke


En esta colección de pequeños libros pensada para padres y madres con hijos e hijas entre 4 y 6 años, se nos presenta de manera amena la necesidad y las ventajas de una alimentación equilibrada.
No hace falta decir que concienciar a nuestros hijos e hijas sobre la necesidad de una dieta equilibrada es cuando menos un trabajo complicado, pero esperamos que con estos libros la tarea se torne en amena y divertida

2010-05-20

Kakoa : ilustratzailea

Kaixo guztioi:

Oraingo sarrera honetan ez gatoz inongo libururik edota gai konkreturik gomendatzeko liburutegirako hainbat lantxo egin dituen ilustrazaile bati buruzko hainbat datu ematera baizik.

Bere gerra-izena Kakoa bada ere Erandion aspaldidanik bizi den Aitziber duragontarra dago atzetik.

Liburutegirako hainbat lantxo egin ditu. Besteak beste Erandio kolorez margotu izeneko hiru liburuzka



Bigarren alea: Lehengo bizibideak



Eta orain argitaratutako azkena erandion kirolak eduki duen eraginari eskainia.


dena dela berari buruz gehiago jakiteko sartu hemen