Mostrando entradas con la etiqueta Euskadi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskadi. Mostrar todas las entradas

2012-01-27

Románico en el Pais Vasco




Muy interesante y bien documentada obra editada en tres tomos donde repasar la arquitectura románica de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Alfabéticamente por municipios se nos repasa la huella que el arte románico nos ha dejado. Muy recomendable para curiosos, estudiantes o para planificar salidas turístico-culturales..
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako arkitektura erromanikoa aztertu egiten den hiru tomotako oso entziklopedia interesgarria aurkezten dugu. Bertan, alfabetikoki ordenatuta, udalerriz udalerriko arte erromanikoaren aztarna arkitektonikoak ezagutzeko aukera daukagu. Ikasle, ikusnahi edota irteera kulturala prestatu nahi duen ororentzako oso gomebndagarria.
Liburuaren fitxa


2009-10-27

2009ko EUSKADI SARIAK.


Gaur, urriaren 27an, Euskadi Literatura Sarien ebazpenak plazaratu
dira eta Xabier Lete idazleak (Oiartzun, Gipuzkoa; 1944) irabazi du aurtengo Euskadi Literatur Saria, "Egunsentiaren esku izoztuak" poema lanarekin. Epaimahaiak dioenez, liburuaren "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" hartu ditu kontuan.

Letez gain, euskarazko Euskadi Literatur Saria jasotzeko finalistak Harkaitz Cano (Zinea eta literatura lanagatik), Luis Garde (Gertakarien Urtzea), Anjel Lertxundi (Zoaz infernura, laztana), Juanjo Olasagarre (Tragediaren poza) eta Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao) ziren.

Euskadi Itzulpen Saria norentzat izango den ere jakinarazi dute: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.

Leteren lan
eskeintza zabala daukazu zure liburutegi-sarean.

Sari hauek Kirmen Uriberi emandako Espainako Sari nazionalaren ostean dator, eta zer esanik ez, Leteranak Kirmenek Espainiako hedebideetan jazotako oihartzuna ezetz ez duela edukiko , ezta ondoriozko
erreakzioak ere, sari biak aurrez aurre jartzera, elkarren erkatzeraino ere heldu den artikulurik ere argitataru delarik.

Edonola ere guztiontzako, Zorionak!!





Informazio gehiago hemen