Mostrando entradas con la etiqueta Saria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Saria. Mostrar todas las entradas

2010-05-07

Loiolako Hegiak



Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak liburuari eman diote euskararen arloko aurtengo Zilarrezko Euskadi saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean -aurten apirilaren 23an izan zen- Donostian Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du. Loiolako hegiak-en 60 ale saldu ziren orduan, elkarteak gaur jakinarazi duenez. (Berria, maiatzak 7)
Irakurri gehiago hemen


Bertan egileak Batasuna, EAJ, eta PSE-n ordezkarien arteko, "Arrupe etxea"-n, egindako bilerak aztertu ditu.Bilera horiek, euskal politikaren normalizazioarako akordio bat lortzeko nahian gertatu ziren;2004ko irailaren hogeitik azaroaren hamabostera arte , orain dela lau urte hain zuzen ere...
Irakurri gehiago hemen

2009-10-27

2009ko EUSKADI SARIAK.


Gaur, urriaren 27an, Euskadi Literatura Sarien ebazpenak plazaratu
dira eta Xabier Lete idazleak (Oiartzun, Gipuzkoa; 1944) irabazi du aurtengo Euskadi Literatur Saria, "Egunsentiaren esku izoztuak" poema lanarekin. Epaimahaiak dioenez, liburuaren "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" hartu ditu kontuan.

Letez gain, euskarazko Euskadi Literatur Saria jasotzeko finalistak Harkaitz Cano (Zinea eta literatura lanagatik), Luis Garde (Gertakarien Urtzea), Anjel Lertxundi (Zoaz infernura, laztana), Juanjo Olasagarre (Tragediaren poza) eta Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao) ziren.

Euskadi Itzulpen Saria norentzat izango den ere jakinarazi dute: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.

Leteren lan
eskeintza zabala daukazu zure liburutegi-sarean.

Sari hauek Kirmen Uriberi emandako Espainako Sari nazionalaren ostean dator, eta zer esanik ez, Leteranak Kirmenek Espainiako hedebideetan jazotako oihartzuna ezetz ez duela edukiko , ezta ondoriozko
erreakzioak ere, sari biak aurrez aurre jartzera, elkarren erkatzeraino ere heldu den artikulurik ere argitataru delarik.

Edonola ere guztiontzako, Zorionak!!





Informazio gehiago hemen