2010-10-22

ORBETARRAK

“Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaike- taren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak eta familiako kideen oroitzapenak.”



Hauxe leike Joan Mari Irigoien idazleak orain dela bi urte hasitako Orberetarrak trilogiari amaiera ematen dion “Nor bere bidean” tituluaren nondik norakoen laburpen xumea .
Hiru liburu ederrak, hirurak dagoeneko zure liburutegian.



Ez galdu aukera .




Fitxa

2010-10-08

LA TÍA MAMEN


Patrick Dennis, icono de Nueva York, fue uno de los escritores norteamericanos más populares de los años cincuenta y sesenta del siglo xx. En 1955 publicó La tía Mame que se convirtió en un gran éxito de ventas e incluso consiguió mantenerse 112 semanas en la lista de los diez libros más vendidos del New York Times.
La tía Mame se hizo tan popular que fue adaptada al año siguiente al teatro y al cine en 1958. Sin embargo, este título había caído en el olvido hasta que la prestigiosa editorial italiana Adelphi la presentara de nuevo al público italiano en 2009. En septiembre de 2010 apareció la versión castellana de la mano de la editorial Acantilado.

La Tía Mame cuenta la historia de un niño de diez años que queda huérfano en la América de 1920 y es puesto bajo la potestad de una dama excéntrica, vital, caprichosa, seductora y adorable. Junto a ella, pasará los siguientes treinta años en una espiral incesante de fiestas, amores, aventuras y diversos golpes de fortuna.

En resumen, un libro entretenido lleno de guiños literarios que provocan una inevitable sonrisa desde el primero al último capítulo.


Patrick Denis, New Yorkeko ikonoa, XX.eko bostgarren eta seigarren hamarkadatan Ipar Amerikan oso idazle famatua izan zen. 1955.ean La tía Mame argitaratu zuenenan salmentetan izugarrizko arrakasta izan zuen eta 112 astetan liburu salduenen zerrendetan egotea lortu zuen.
Hain ospetsu egin zen lan hau ezen antzerki eta zinera egokitua izan zela. Baina guztiz ahaztuta egon zen ihaz Adelphi, italiar argitaletxea, argitaratu zuen arte. 2010eko irailan Acantilado editorialak gaztelaniara itzuli zuen.

La Tía Mame hamar urteko mutiko baten historia kontatzen digu. Mutil hau umezurtz gelditu ondoren bere izekorekin bizitzera joango da. Baina izeko hau ez da izango edonolako emakumea, Mame bizi, apetatsu, xarmangarri eta batez ere maitagarria da. Bere ondoan igaroko ditu gure mutilak 30 urte zoroak, jai, maitasun eta abenturaz beterik.

Laburbilduz, hasieratik amaieraino irribarreak sortarazten dituen liburu entretenigarria.

2010-09-30

INFORMAZIO ASKATASUNA ARRISKUAN?



Gai hau jorratzerakoan txikitan Tip y Coll umoristeei entzun nien txiste bat etortzen zait gogora. “Ahora hay libertad de prensa , ya puedo comprar el periódico que me de la gana”.
Orduko hartan ez nuen txistearen iroina ulertu. Urte dexente pasata konturatu naiz esaldiaren ironia ezkutuaz, hots, kontua ez datza informazioaren kontsumoan , informazioa elkarbanatzean baino.

Informazio askatasuna giza-eskubidea da, norberak pentsatzen duena besteei heleraztean eta pertsona gisa aberasteko besteek pentsatzen dutena norberak jakiteko eskubidean datzana.

Gaur, interneta dela eta, informazioaren mundua nabarmen aldatu da. Baina orain dela gutxi arte informazioaz berba egiten bagenuen kazetaritza eta kazetariak geneuzkan hizpide, gehienetan.

Sorta honetan kazetaritza, informazio askatasuna, informazioaren manipulazioa, jorratzen duten hainbat liburu aurkezten dizugu.

Informatu, zure eskubidea eta betebeharra dalako.



Recuerdo que em mi infancia los humoristas Tip y Coll definían la libertad de prensa como “poder comprar el periódico que me de la gana”. No entendía la ironía. Con el paso de los años me he dado cuenta. La libertad de información está en la acción de comunicar, en compartir información, no en el simple acto de consumir información.

La libertad de informacion es un derecho, derecho a compartir con los demás lo que uno piensa, lo que sucede, y derecho a conocer lo que piensan los demás, lo que les sucede a los demás para enriquecerse como persona.

Hoy debidio a la aparición de Internet el mundo de la información ha conocido un cambio radical, pero hasta hace poco hablar de información era casi sinónimo de periodismo y de periodistas.

Te presentamos una colección de libros sobre periodismo, periodistas, libertad de información y manipulación de la misma.

Infórmate. Es un derecho. Es un deber.

2010-09-17

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, Bizkaia, 1977) idazlearen azken lana aurkezten dizuegu, fresko freskoa.
Oraingo sarrera honetan gure ohiko iruzkin ganoragabeetan ez galtzearren liburuan bertan azaltzen duten laburpena baino ez dugu hemen jarriko.
Hala ere hemen dagoenaz asetzen ez bazara sartu hemen
On egin
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrita jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondean izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

2010-08-25

NELSON MANDELA


Guztientzako ezaguna den Nelson Mandela, Hego Afrikan lehenengo hauteskunde demokratikoen bidez hautatua izan zen lehenengo presidentea baino gehiago da. XX. mendea markatu duten pertsonarik nabarmenetako bat dela eta bere apartheid-aren kontrako borrokagatik mundu osoan duintasun pertsonalaren ikurra bihurtu dela esan dezakegu ere.

Bere bizitza osoan zehar ea 300 sari jaso ditu. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.

Maritxu Murua historiadorea, Nelson Mandelari buruzko biografia irakurri ondoren gaia gehiago sakondu asmoz bera bizi zen lekuetaraino joan zen eta ikertzeari ekin zion. Lortutako informazio guztiarekin liburur interesgarri hau idatzi du.

2010-08-17

Y LOS HIPOPOTAMOS SE COCIERON EN SUS TANQUES

En esta ocasión os recomendamos una novela diferente. No es una novela de intriga aunque la tiene, tampoco es una novela existencialista, aunque tiene un toque crítico con la vida moderna. No es ficción pero tampoco es absolutamente real.
En fin, una novela para leer, pensar y sobre todo disfrutar.
Este libro de extraño título fue escrito por los escritoresJack Kerouac y William S. Burroughs.
Will Dennison y Mike Ryko son los cronistas de las peripecias de un grupo de amigos en agosto de 1944, aunque las dos figuras clave del relato son Phillip Tourian, un adolescente, y Ramsay Allen, el treintañero que lo ama. Pero en esta novela casi sin ficción, nadie es quien dice ser. Porque Will Dennison es William Burroughs y Mike Ryko Jack Kerouac.
Ramsay Allen era David Kammerer, y estaba obsesionado por Phillip, que en la vida real era Lucien Carr, quien el 14 de agosto de 1944 apuñaló a Kammerer, arrojó su cadáver al río Hudson y después les contó a Burroughs y a Kerouac lo que había hecho, y los hizo cómplices del asesinato.
Ésta es la novela que ambos escribieron sobre aquel verano iniciático, y que se ha publicado por fin después de la muerte, en el año 2005, de Lucien Carr.

Oraingo honetan eleberri desberdina gomendatzen dizuegu. Ez da ohiko intrigazko eleberria nahiz eta intriga eduki, ez da eleberri existenzialista baina badauka ikutu kritikoa gaur egungo bizimoduarekin. Ez da fikzioa baina ez da guztiz erreala ere.
Besterik gabe, irakurtzeko, pentsatzeko eta batez ere disfrutatzeko eleberria duzue hau.
"Y los hipopotamos se cocieron en sus tanques" Jack Kerouac eta William S. Burroughsh idazle ospetsuak batera idatzia da.
Will Dennison eta Mike Ryko dira 1944an lagun talde bati gertatutakoa kontatzen digutenak, baina istoria honen protagonista nagusiak Philip Tourian nerabea eta bere mireslea den Ramsay Allen dira. Eleberri arraro honetan fikzioa eta erreallitatea nahastu egiten da eta ematen duena ez da inoiz benetan dena, izan ere Will Dennison eta Mike Ryko idazleak beraiek dira eta Ramsay Allen David Krammerer da eta Philip Tourian Lucien Carr. Azken honek 1944ko abuztuaren 14an Krammerer hil eta bere hilotza ibaira bota ondoren Burroughs eta Kerouacengana joko du dena kontatzera bere konplizeak eginez.
Idazleek uda amaitutakoan idatzi zuten eleberri hau eta Lucien Carr hil eta gero argitaratu zuten.

2010-08-03

ENCICLOPEDIA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES


En esta ocasión os presentamos una enciclopedia en la que se abordan temas específicamente referidos a las mujeres y al feminismo, teniendo en cuenta sobre todo al mundo hispanohablante.
Dividida en trece categorías tan dispares como la salud, la política, el arte o la cultura los temas aparecen tratados siempre desde la perspectiva de la mujer y constituye un recurso fiable tanto para profesionales como para lectoras y lectores en general.

Oraingo honetan entziklopedia berri bat aurkezten dizuegu. “Enciclopedia Internacional de las mujeres”-k emakumeei eta feminismoari buruzko gaiak jorratzen ditu, gaztelaniadun munduari begira batik bat, beti ere emakumearen ikuspuntutik.
Hamairu kategoria desberdinetan banatuta dago eta profesionalentzako baliabide fidagarria izateaz gain irakurle guztientzat ere oso gomendagarria da.