2012-01-27

Románico en el Pais Vasco




Muy interesante y bien documentada obra editada en tres tomos donde repasar la arquitectura románica de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Alfabéticamente por municipios se nos repasa la huella que el arte románico nos ha dejado. Muy recomendable para curiosos, estudiantes o para planificar salidas turístico-culturales..
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako arkitektura erromanikoa aztertu egiten den hiru tomotako oso entziklopedia interesgarria aurkezten dugu. Bertan, alfabetikoki ordenatuta, udalerriz udalerriko arte erromanikoaren aztarna arkitektonikoak ezagutzeko aukera daukagu. Ikasle, ikusnahi edota irteera kulturala prestatu nahi duen ororentzako oso gomebndagarria.
Liburuaren fitxa


2012-01-20

Zientzia eta teknologia hiztegia


Oraingo honetan euskarazko hiztegia dakarkizuegu. Hiztegi honek zientzia eta teknologiari buruzko oinarrizko erreferentzia-informazioa eskaintzen digu, zientziako arlo guztiak lantzen dituelarik:

o Zientzia zehatzak: matematika, estatistika.
o Materiaren eta energiaren zientziak: fisika, kimika; astronomia.
o Lurraren zientziak: geografia, geologia, mineralogia, meteorologia, ozeanografia, paleontologia.
o Biziaren eta osasunaren zientziak: biologia, mikrobiologia, botanika, zoologia; biokimika, genetika, antropologia fisikoa; ekologia, ingurumena; anatomia, fisiologia; medikuntza, psikiatria, albaitaritza.
o Teknologia: teknologia (orokorra), teknologia mekanikoa, teknologia elektrikoa, elektronika, telekomunikazioak, informatika; materialak, metalurgia; arkitektura, eraikuntza; abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, meatzaritza; aeronautika, astronautika, itsasoa, trenbidea, automobilgintza; argazkigintza; armagintza.
o Orokorrak

Honez gainera, interneten ere kontsulta dezakezu hemen klikatzean

2012-01-13

GARTXOT



XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.

Iturria: Wikipedia


Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.