2012-01-27

Románico en el Pais Vasco




Muy interesante y bien documentada obra editada en tres tomos donde repasar la arquitectura románica de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Alfabéticamente por municipios se nos repasa la huella que el arte románico nos ha dejado. Muy recomendable para curiosos, estudiantes o para planificar salidas turístico-culturales..
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako arkitektura erromanikoa aztertu egiten den hiru tomotako oso entziklopedia interesgarria aurkezten dugu. Bertan, alfabetikoki ordenatuta, udalerriz udalerriko arte erromanikoaren aztarna arkitektonikoak ezagutzeko aukera daukagu. Ikasle, ikusnahi edota irteera kulturala prestatu nahi duen ororentzako oso gomebndagarria.
Liburuaren fitxa


2012-01-20

Zientzia eta teknologia hiztegia


Oraingo honetan euskarazko hiztegia dakarkizuegu. Hiztegi honek zientzia eta teknologiari buruzko oinarrizko erreferentzia-informazioa eskaintzen digu, zientziako arlo guztiak lantzen dituelarik:

o Zientzia zehatzak: matematika, estatistika.
o Materiaren eta energiaren zientziak: fisika, kimika; astronomia.
o Lurraren zientziak: geografia, geologia, mineralogia, meteorologia, ozeanografia, paleontologia.
o Biziaren eta osasunaren zientziak: biologia, mikrobiologia, botanika, zoologia; biokimika, genetika, antropologia fisikoa; ekologia, ingurumena; anatomia, fisiologia; medikuntza, psikiatria, albaitaritza.
o Teknologia: teknologia (orokorra), teknologia mekanikoa, teknologia elektrikoa, elektronika, telekomunikazioak, informatika; materialak, metalurgia; arkitektura, eraikuntza; abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, meatzaritza; aeronautika, astronautika, itsasoa, trenbidea, automobilgintza; argazkigintza; armagintza.
o Orokorrak

Honez gainera, interneten ere kontsulta dezakezu hemen klikatzean

2012-01-13

GARTXOT



XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.

Iturria: Wikipedia


Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.

2011-12-29

Leonis - César Mallorquí



Una novela de amor, magia, misterio y muerte, dirigida al público juvenil pero que gustará a cualquier amante del cine fantástico.

Un día, Pablo Galván recibe en su domicilio de Madrid una carta de un bufete de abogados. Se trata de una carta que su padre le escribió justo antes de morir en la que le pide que regrese a Lotar para investigar una leyenda alto-medieval relacionada con el mito de Tristán e Iseo y con el reino de Leonís.
Pablo duda pero al final se decide a hacerlo; en gran medida, porque así tendrá la oportunidad de volver a encontrarse con Raquel Orellana, su gran amor de juventud. Cuando llega a Lotar, Pablo se dará cuenta de que existen muchos misterios en torno a la figura de su padre y decide investigar.

Gazteei zuzendutako maitasun, magia, misterio eta heriotzari buruzko eleberria duzue hau.


Egun baten, Pablo Galvanek abokatu bufete baten gutuna jasotzen du. Gutun hau bere aitak hil baino lehenago idatzitakoa da eta bertan, Tristan eta Isolda mitoa eta Leonis erreinuarekin erlazionatutakio legenda bat inbestigatzeko Lotarrera, bere jaioterrira, itzultzeko eskatzen dio.
Nahiz eta zalantzetan egon azkenean joatea erabakitzen du, batez ere, Raquel Orellana, bere gazteetako amodioarekin elkartzeko asmoz. Baina Lotarrera heltzean, Pablo bere aitaren inguruan misterio asko dagoenaz ohartuko da eta inbestigatzeari ekingo dio.

2011-12-22

IRRIA - Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en aldizkaria

resize image

Etxeko txikentzako bereziki prestatutako aldizkari bat dakarkizugu oraingoan. IRRIA da Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Euskal Herriko pailazo famatuen hilabetekaria, eta bertan orrialde koloretsuz apaindurik denborapasak, jolasak, idazle eta marrazkilari ospetsuen lanak eta batez ere, gure pailazoen abenturak biltzen dira.
Irriak badauka ere sarean ikusteko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera. Hemen klikatzean haraino zuzen joango zara.
Eta oraindik pailazoekin jolasteaz nekatu ez bazara web orrira hemendik joan zaitezke eta bideoak, jolasak, denda eta beste mila gauza topa dezakezu.

2011-12-15

Irantzu, Zero Moker. Zero Moker, Irantzu.


En esta ocasión tenemos el gusto de presentaros dos obras editadas por dos vecinos de Erandio.

La primera "Dioses de Metal", de nuestra vecina Irantzu González Llona. La segunda "Invencible", escrita por Zero Moker, alterego de nuestro vecino J.A.M.

Con ellos engorda la lista de escritores de Erandio, ya iniciada por Jabi Santa Cruz, Javier Bolado o la erandioztarra de adopción Esther Zorrozua Eguren.










Oraingo honetan, gusto handiz gure auzokide bik atera berri duten lan bi aurkeztera gatozkizue.
Aurrena, "Dioses de metal" Irantzu González Llonaek idatzia, eta bigarrena "Invencible", J.A.M. gure auzokidearen alteregoa den Zero Mokerrek idatzia

Bi idazle hauek gure herriko idazleen zerrenda luzatzera datoz, Jabi Santa Cruz, Javier Bolado eta adopzioz erandioztarra ere dugun Edurrne Zorrozua Egurenekin .




2011-12-02

¡De vértigo!

Bertigoa : iz. 1. MED. Espazio-pertzepzioaren trastornoak eragindako oreka-galera. Objektuak eta norberaren gorputzak biratzen dutelako sentsazioa eragiten du. 2. Altuera handitik ikusita espazio hutsak eragindako ongieza, segurtasunik eza edota beldurra.

Ba bertigoaz sufritzeko, edo disfrutatzeko gertu ba zaude liburu honetan aukera eta ideia asko aurkituko dituzu.



Vértigo: El vértigo es una particular sensación de falta de equilibrio. Se siente que las cosas dan vueltas al alrededor o que giramos alrededor de las cosas. Generalmente es de carácter rotatorio y se puede acompañar de manifestaciones vegetativas (náuseas, vómitos, sudoración).

Pues bien, si estás dispuesto a sufrirlo o disfrutarlo, en este libro te aseguramos que encontrarás muy buenas propuestas .