2012-12-28

Economía para andar por casa


Nunca habíamos oido hablar tanto de economía como en los últimos años. Parece que la crisis que sufrimos ha hecho que los conceptos económicos se hayan puesto de moda. Por eso y para que este tema tan arduo, y a simple vista tan complicado, sea más ameno y a la vez instructivo os presentamos: “Economía para andar por casa”, un libro de lectura obligada para saber que está ocurriendo con nuestro dinero y cómo funciona la economía.

El libro se presenta como una sucesión de preguntas sencillas que a todos nos surgen como: ¿Por qué sube la gasolina? ¿Cómo afecta la reforma laboral? o ¿Por qué es tan cara la electricidad? Un afamado economista y tres reconocidos periodistas: Olvido Macías, Carlos Rodríguez, Ignacio Rodríguez y Pedro Pablo González son los encargados de responderlas de una manera clara y concisa.

Inoiz ez dugu ekonomiari buruz hainbeste hitz egin. Pairaten dugun krisiak ekonomia kontzeptuak indarrean jarri dituela ematen du, hau dela eta konplikatua ematen duen gai hau atseginagoa egiteko “Economía para andar por casa” dakarkizuegu, gure diruarekin zer gertatzen den eta ekonomiak zelan funtzionatzen duen ulertzeko lagungarri izan daitekeen liburua.

Liburu honek galdera sorta sinpleen zerrenda aurkezten digu: Zergatik igotzen da gasolinaren salneurria? Zer eragina du gugan lan erreformak?, Zergatik da hain garestia argi-indarra?...etab, eta gero galdera hauen erantzun errezak ematen dizkigute ekonomilari batek eta 3 kazetariek: Olvido Macías, Carlos Rodríguez, Ignacio Rodríguez y Pedro Pablo González.

Fitxa

2012-12-21

Hura ez da lekua




Saltzailea den pertsonaia atez-ate dabil maletan daraman ‘zera’ misteriotsu bat saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko dugu, nolabaiteko ‘zirku intimoa’ topatuz bere ekintzetan. Pintura, musika eta poesiaren laguntzaz murgilduko gara bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez.


Hura ez da lekua ikuskizuneko ideietatik abiatuta diska-liburu bat kaleratu du Txalaparta argitaletxeak, oraingo honetan narrazioa, ilustrazioa, poesia eta musika uztartuta, ikuskizunekoez gain bestelako pertsonaia, testu eta musika berriekin.

'Hura ez da lekua' ikuskizunean bat egiten dute poesiak (Oier Guillan eta Asier Sarasola), antzerkiak (Iñigo Ortega), musikak (Ander Fernandez) eta pinturak (Idoia Beratarbide). Diziplina artistiko ezberdinak sormen prozesu komunean jarri dituzte lanean, eta 'Hura ez da lekua' ikuskizuna izan da emaitza.



Informazio gehiago nahi izanez, orrialde honetara joan zaitezkete
http://www.metrokoadroka.org/


2012-12-13

La Magia - Rhonda Byrne


Ronda Byrne nos mostró en "El Secreto" que el futuro está en nuestras manos, y de que podemos cambiar nuestra vida a través de nuestros pensamientos y sentimientos. Con "El Poder" nos explicó como podemos conseguir lo que queremos si pensamos de forma positiva. En este tercer libro: "La Magia", describe el poder de la gratitud y como aplicarla a cada área de nuestras vidas.

La autora nos presenta un texto sagrado de 2000 años de antigüedad con unas palabras que ocultan un acertijo que nos abre las puertas a un nuevo mundo. Una vez conocida la respuesta, la autora nos da las pistas para aplicar este conocimiento a la vida diaria mediante un inolvidable viaje de 28 capítulos que terminan con ejercicios simples que tenemos que realizar para recibir esta magia que puede cambiar nuestra forma de vivir.

En fin, una guía para tomar las riendas de nuestro destino y  aprender a dar gracias por las cosas simples que nos da la vida.

Ronda Byrne idazleak “El Secreto”-n etorkizuna gure eskuetan dagoela eta pentsamendu eta sentipenen bidez gure bizitza aldatu dezakegula erakutsi zigun. “El Poder”-en, aldiz, positiboki pentsatuz nahi duguna lor dezakegula azaldu zigun. Hirugarren liburu honetan, eskeroneko poterea deskribitzen digu gure bizitzako alor guztietan zelan aplikatu azalduz.

“La Magia”-n orain dela 2000 urte idatzitako testuan dauden hitzek gordetzen dituzten asmakizuna agerian uzten digu. Asmakizun hau behin konponduta mundu berriko ateak zabalduko zaizkigu. Idazleak lortu dugun ezagutza gure bizitzan txertatzeko zantzuak utziko dizkigu 28 kapitulutan, zeinetan magia hau lortzeko beharrezkoak diren ariketa sinpleak utziko dizkigun.

Azken finean, gure destinoaren jabe egiteko eta bizitzak eskaini diezazkigukeen gauza sinpleengatik esker ona adierazteko gida duzue liburu hau.

2012-12-04

Artea erasoan : Art Attack

Eguraldi kaxkarra non etxeko olgantza han, eta etxean umeak badituzu zer kontatuko dagoeneko ez dakizuna!!
Honaino guztiok ados, baina,… hortik oparitzen ibiltzeko adineko sormena ez ba dugu? Lasai, hona hemen zure biblioteka jokuan sartzen den unea .
Oraingoan “Art Attack” liburua eta izen bereko bilduma ekartzen dizugu.
Benga, baldarra hutsa zarela? Ez da izango motel!!

Ezina ekinez egina.

Llega el mal tiempo, y con él las interminables horas de lluvia en casa. Además si tienes “muñequitos” ni te cuento.

Algo hay que hacer si no estás perdido , o perdida.
Pero si eres de esos o esas a los que no sobra la imaginación no te preocupes, para eso está la biblioteca, tu amiga.
Te presentamos unos libros muy interesantes “Art Attack” , el libro y la colección, donde encontrarás un montón de ideas para quedar como un auténtico manitas delante de tus hijas e  hijos.

Gracias, sabemos que te hemos salvado la vida.

2012-11-23

Super Charlie


Camilla Läckberg, Europan eleberri beltza idazten dutenen artean salduena, haurrentzako liburu batekin etorri zaigu oraingoan. Liburu hau da normala dirudien arren super heroia den Charlie izeneko haur txikiak protagonizatutako umorezko bildumaren lehenengo liburua. Charlie jaio zen egunean bi izar elkar jo zuten, eta talka horretatik sortu zen hautsa bere buruaren gainean jausi zen. Horrek bihurtu zuen Charlie besteei laguntzeko prest dagoen “Super Charlie”.
Laburbilduz 7 edo 8 urteko umeentzako liburu guztiz gomendagarria.
Hemen ikus ditzakezu Camilla Läckberg-en beste liburuak

La autora más vendida de novela negra de Europa, Camilla Läckberg, nos sorprende en esta ocasión con un libro infantil. Este libro es el primero de una serie de humor protagonizada por un bebé que aunque aparentemente es normal, tiene superpoderes. El día en que nació Charlie dos estrellas chocaron. El polvo que se creó en la colisión cayó sobre su cabecita y le convirtió en Super Charlie, un superbebé que intenta perfeccionar sus poderes para poder ayudar a los demás.
Un libro muy recomendable para niños y niñas de 7 u 8 años.
Si klikas aquí verás el resto de los libros de Camilla Läckberg.

2012-11-15

Jasone Osoro - Ezekiel nora ezean



Jasone Osoro-ren gazteentzako azkeneko eleberria duzue “Ezekiel nora ezean” eta Ezekiel du protagonista berriro ere. 15 urte dauka orain gazteak eta bizitza zoriontsua du, nahiz eta nerabezaroan arruntak diren arazoak izan: lagunekiko gorabeherak, neskak, amarekin dituen eztabaidak… Baina dena aldatuko da desagertutako aita agertzen zaionean. Aitarekin izan ez duen eta izango duen harremana ankaz gora jarriko du bere bizitza.

Idazle honek helduentzat “Tentazioak” eta “Korapiloak” ipuin bildumak, “Greta” eleberria, “Isadora Duncan” biografia eta “Bi marra arrosa” kronika. Gazte literaturan, berriz, Jara pertsonaiaren inguruko liburu-sorta eta Ezekiel, oraingo kontakizun honen aurrekaria.

2012-11-09

Euskaltzaindiaren Hiztegia



Aste honetako gomendioa , egiten ditugunen aldera  oso bestelakoa da.
Lehenik eta behin, hiztegi bat zer den denok dakigulako, edota, dakigula uste dugulako. Hemen beraz ez ditugu aipatuko.
Edozelan ere jakitun egon udazken honetan Euskaltzaindia argitara eman duen hiztegi eder hau dagoeneko zure liburutegian duzula.
Kontuan hartu ez dela Euskera-gaztelania hiztegi bat, hots, ez duela adierazten euskarazko hitz  baten erdarazko baliokidea, hitz horren esanahia baizik. Adibidez



Hala ere gehiago jakin nahi baduzu sartu hemen

Beno, ba badakizu, dagoeneko zure esku.
Fitxa 

2012-10-29

La muerte llega a Pemberley



La gran dama del crimen P.D.James nos adentra en el ambiente de la Inglaterra del siglo XIX creado por Jane Austen con los inolvidables personajes de “Orgullo y prejuicio” el señor Darcy y la señorita Elizabeth. Pasados 6 años de su matrimonio gozan de una vida féliz y tranquila en Pemberley, hasta que en la víspera del baile anual se produce un asesinato que sumirá a los habitantes de la mansión victoriana en un gran misterio en el que como en todas las novelas de la autora las cosas no son lo que parecen.
Un elegante homenaje a Jane Austen convertido en una novela de intriga que corona las listas de libros más vendidos en Estados Unidos y Reino Unido.
Novelas de Jane Austen de la Biblioteca.
Otras novelas de P.D.James de la Biblioteca.
Ficha del libro

P.D. James-ek, Jane Austen-ek sortutako XIX. mendeko Inglaterrako giroan murgiltzen gaitu “ Harrotasuna eta aurrejuzkua” -ko Darcy jauna eta Elisabeth andereñoa protagonista ahaztezinekin. 6 urte pasatu dira haien ezkontzatik eta bizitza zoragarria dute Pemberley mansioan urteko dantza baino egun bat lehenago hilketa bat gertatzen den arte. Hilketa honek Pemberleyko biztanleak izugarrizko misterioan murgilduko ditu.
Sentimenduz beteriko Jane Austenen giroa, intrigazko eleberri bateko akzioarekin bat egiten duen eleberri honek Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko liburu salduenen zerrenda gainean egon da.
Jane Austenen Bibliotekako eleberriak hemen
P.D. Jamesen Bibliotekako eleberriak hemen.
Liburuaren fitxa

2012-10-18

Hontzak

Marrazki erakargarriz beteriko liburu honek, animalien mundua (hontzena bereziki), ohiturak eta berezitasunak erakusten dizkie haurrei era zoragarrian.
Murgil zaitez hontzen mundu zekretuan eta ikusi non bizi diren eta zer jaten duten.

Ikusi nolakoa den hontz-kume baten bizitza, jaiotzen denetik hegan egiten duen arte!

Testua, Sarah Courtauld eta marrazkiak, Lorna Hussey

Liburu hau, Ttarttalo argitaletxearen "Lehen irakurleak" bildumari dagokio.

Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da.

Liburuek istoria bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak dituzte.
Adina: 0-4 urte
                                FITXA

2012-10-11

Zenbat buru, hainbat aburu.



Zure bibliotekan
En tu biblioteka.

2012-10-01

Blue Jeans - ¡Buenos días, princesa!

En esta ocasión os presentamos la nueva novela de Francisco Paula Fernández, escritor y periodista español que ha cosechado un gran éxito con la trilogía de “Canciones para Paula” bajo el seudónimo de Blue Jeans.
¡Buenos días princesa! es una novela dirigida fundamentalmente al público juvenil que narra las historias de seis amigos que forman parte de la misma pandilla a pesar de sus distintas personalidades y circunstancias personales, ofreciéndonos un fiel reflejo de los temas que preocupan a los adolescentes.
Una historia amena y sencilla que aunque está dirigida al público juvenil tiene todos los requisitos para gustar a cualquier lector que busque una novela ligera y fresca.
Si quereis más información sobre la novela podreis acceder a su web klikando aquí. Y si deseáis saber algo más sobre el autor lo teneís aquí.
Fitxa
Oraingo honetan Blue Jeans-en idazlearen azken eleberria dakarkizuegu. Goitizena honen atzean dagoen Francisco Paula Fernández idazle eta kazetariak arrakasta izugarria lortu zuen “Canciones para Paula” trilogiarekin.
¡Buenos días princesa! aurreko eleberriak bezala gazteei zuzenduta dago eta koadrila berean dauden pertsonalitate desberdinetako sei lagunen historia kontatzen digu, beti ere nerabeei axola dien arazoetan sakontzen.
Laburbilduz, nahiz eta gazteei zuzenduta egon, eleberri arinak eta freskuak gustatzen zaizkion edozeinentzat aproposa duzue hau.
Eleberri honi buruz informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen. Eta idazleari buruz hemen

2012-09-21

Udaberri Arabiarra : Primavera Arabe




Egunotan Sirian dagoeneko gerra anker baten itxura osoa hartu duen gatazka politika bortitzak, 2010ean Herrialde Arabiarretan hasi zen Arabiar Udaberriaren jarraipen bukaezinaren sentsazioa dakarkigu.
Asko idatzi eta hitz egin da aipatu fenomeno politiko honi buruz, baina informazio hedabideek, orohar, oso izpide antzekoa, bardina ez esatearren, ematen dutenez liburutegian bestelako ikuspuntua dakarkigun liburu hau eskuratu dugu.
Bere izeburua “Yo muero hoy” da. Bertan Arabiar Udaberriari buruz jakinmin dagoen orok oso informazio iturri erakargarria aurkituko du.
Gaiari buruz gehiago jakiteko sartu esteka honetan.
Udaberri Arabiarra liburutegian, hemen



Estos días el conflicto sirio, o más bien la guerra abierta y cruel que se está librando en aquel país del Oriente Medio, nos aparece como un acontecimiento estrechamente, inexorablemete ligado al fenómeno de la Primavera Arabe.
Esto nos da la sensación de que aquel proceso iniciado en 2010 continúa aún y con ello se entiende que todos estos conflictos presenta entre sí una unidad, una misma casuística y unas mismas, o por lo menos, similares características.
Mucho se ha dicho y escrito sobre el tema, pero la uniformidad de los medios de comunicación ante este fenómeno político nos ofrece una visión excesívamente monolítica. Por esto, os traemos este libro “Yo muero hoy”, con el cual queremos poner en entredicho, o enriquecer,  nuestra visión sobre el tema.
Para saber más sobre el tema entra en este enlace.
La Primavera Arabe en tu biblioteca, aquí.

2012-08-24

Oporretatik bueltari begira

picasion.com

Oporretatik bueltan? Ez etsi!! Lanerako itzuli neketsua, egunerokokeria, .... eta umeak badituzu, aurreko edo "taxuzko" asturetara barriro moldatu beharraz ez dago zer esanik.
Beno, gauzak emeki, astiro, apurke apurke. Lehenik eta behin gure  kumeek lotarako ohitura berreskura dezaten, ez dago liburuxka bat irakurtzea baino egokiagorik. Noski, oso txikiak badira geuk irakurri behar ezta? Ba horretarako ekartzen dizuegu guraso maiteok lau liburuxka hauen gomendioa. Lau ixtorio gure txikienentzako.
Eta animo!!

2012-08-13

El sueño de Akala


En el siglo I. a.c. en Malmasin, el monte situado entre Arrigorriaga y Basauri, caristios y autrigones se enfrentan por el control de una posición estratégica. Ante la imposibilidad de lograr un acuerdo, los romanos intervendrán en calidad de jueces.
En este contexto se sitúa esta novela que aunque cuenta con todos los ingredientes de una novela histórica es ante todo una trepidante novela de aventuras llena de sorpresas y giros inesperados.
Existe además una página web oficial de la novela si te interesa, si klikas aquí podrás verla

K.a. I. urtean Arrigorriaga eta Basauri artean dagoen Malmasin mendian karistioak eta aurigoiak kokaleku estrategiko baten kontrolagatik daude liskartuta. Akordio batera heldu ezinik erromatarrak epaile moduan bertaratuko dira arazoa konpontzeko asmotan.
Testuinguru honetan kokatzen da eleberri historiko baten ezaugarri guztiak dituen baina ustekabez beteriko abenturazko eleberria den hau.
Eleberri honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen klikatzean bere web horrira joango zara.

2012-07-13

Norberan autonomia dela eta


Aste honetan 2011ko Juan Zelaia Saria ekartzen dugu blog honetara.
Saiakera honetan  Eduardo Apodakak (Deustu, 1965) norberaren autonomiaren kontzeptua eta bere inguruko bere hipotesaia azaltzen digu.
Bertan, eta gizarte psikologiaren ikuspuntutik, norberaren autonomia zer den argitzen digu eta autonomia hori gauzatzeko gakoak zertan datzaten , irakurri ahal duzun  artikulu honetan  azaltzen den bezalaxe.
Irakurri eta praktikan ipiñi !
Liburuaren fitxa

2012-07-05

Oksa Pollock


  Novela fantástica para jóvenes

La serie de literatura fantástica para jóvenes Oksa Pollock es considerada como la sucesora de Harry Potter. Ha vendido ya más 200.000 ejemplares, ha sido traducida a más de 25 idiomas y se prepara para su versión cinematográfica.

Oksa Pollock es una adolescente de 13 años que acaba de mudarse a Londres, impetuosa y aventurera, amante del karate y del monopatín, empieza a darse cuenta de que a su alrededor ocurren cosas extrañas y además le aparece una extraña marca en el ombligo: una estrella de ocho puntas.Cuando acude a su abuela, ésta le cuenta el gran secreto de la familia: los Pollock tienen poderes sobrenaturales y provienen de un mundo invisible denominado Edelfia. A partir de ahí su vida cambiará para siempre. En el segundo libro de la colección “ Oksa Pollock y el bosque de los perdidos” Oksa cumple 14 años y se enfrenta a su primera aventura realmente peligrosa en la que tiene que ejercitar todos sus poderes mágicos para sobrevivir.

Si quieres saber más de esta serie, klika aquí.

Ficha

Gazteentzako eleberri fantastikoa

Oksa Pollock literatura fantastikoko gazteentzako bilduma Harry Potterren ondorengoa dela esan genezake. 200.000 ale baino gehiago saldu ditu, 25 hizkuntzatara itzulia izan da eta zinemarako bertsioa prestatzen ari dira.

Oksa Pollock Londonera bizitzera joan den 13 urteko neskatila abentura, karate eta skate zalea da. Laster bere inguruan gauza arraroak gertatzen direla konturatuko da, gainera bere zilbor inguruan zortzi puntako izar bat agertuko zaio. Oksa kezkatuta amamarengana joango da eta honek azalduko dio familiaren sekretua: naturaz gaindiko botereak dituzte eta mundu ikusezinatik datoz, Edelfiatik. Hortik aurrera bere bizitza zeharo aldatuko da.
Bigarren alean: “Oksa Pollock y los bosques perdidos”-en Oksak 14 urte beteko ditu eta bere lehenengo abentura arriskutsua izango du, horretan bere botere magiko guztiak indarrean jarri beharko ditu bera eta bere laguna Gus salbu ateratzeko.
Bilduma honi buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatu.

2012-06-22

El camino de la esperanza

Stéphane Hessel, el diplomático y escritor de 93 años, no sólo es uno de los grandes intelectuales del siglo XXI, sino que además se ha convertido en un auténtico punto de referencia para la juventud despues de la publicación de sus libros “Indignaos” y “Compremeteos”. En ellos nos anima a una revuelta pacífica para enfrentarnos a la realidad social y política, y al desemparo de la población ante los abusos de los poderosos.
En “Camino de la esperanza” Stéphane Hessel acompañado por el filósofo Edgar Morin nos lleva más allá de la movilización cívica a través de propuestas concretas reclamando fundamentalmente que las personas cobren mayor importancia.
Klikando aquí verás los libros que tenemos en la Biblioteca de Erandio de Stéphane Hessel y aquí de Edgar Morin.

93 urteko idazle eta diplomatikoa den Stéphane Hessel, XXI.mendeko intelektual ospetsua izateaz aparte, gazteentzako erreferentzia puntu bihurtu da ere “Haserretu zaitez” eta “Konprometitu zaitezte” publikatu ondoren. Bi liburu horietan idazleak egoera soziala eta politikoari eta batez ere poblazioak jasaten duen babesgabeziari aurre egitera animatzen gaitu bake matxinada bultzatuz.
“Camino de la esperanza”-n Stéphane Hesselek eta Edgar Morin filosofoak bake mugimendutik haratago eramaten gaituzte proposamen zehatzak eginez, beti ere pertsonen garrantzia aldarrikatuz.
Hemen klikatzean Erandioko Bibliotekan ditugun Stéphane Hesselen liburuak agertuko zaizkizu eta hemen Edgar Morinenak.

2012-06-15

ZZL : Zientzia eta literatura





Kaixo.


Gazteentzako literatura, abenturak, eta zientzia batzen dituzten liburu bi aurkeztu nahi dizkizuegu. Biak ala biak Elhuyar Fundazioak Zzl Gazteentzako narrazio zintifikoaen bilduman argitaratuak.

Bata, “Platonen Urmaela”, Fred Andrews idatzikoa eta bestea Aitzol Lasa Oyarbidek idatzitako “Hodeietan” izenekoa.

Zientifikoen legera aurrekoen asperientziez baliatuko gara eta liburu banetara eronago zaituzten estekak kontsultatzeko gomendioa ematen dizuegu.

Platonen Urmaela Kulturkliken.
Hodeietan Kulturkliken
Bi liburu hauek Euskadiko Liburutegietan dituzu.



2012-06-08

Quinto Licinio Cato

resize images

Kaixo.

Aste honetako gomendioa eleberri historikoari eskainita dago.
Jakin badakigu zeutarik askok oso gustuko dituzuela erromatarrek, ertaroko zaldunek, bizi beharreko gorabeherak, pasioak, intrigak, batailak,  …
Ba oraingo honetan Erromarako bidaia suertatu zaigu. Bertan Simon Scarrow nobelaegileak hamaika liburutan,   oraingoz  biobliotekan hamar jaso ez badugu ere, banatutako eta batailaz eta abenturaz betetako historia ezinzirrigarriago honetan ,  Quinto Licinio Cato  esklabuak K. o. I. mendean bizi izandako pasadizoak azaltzen dizkigu.
Ez galdu!!




Hola

La recomendación de esta semana la dedicamos a la novela histórica.
Sabemos que a muchos y muchas os apasiona este tipo de novela con romanos, caballeros medievales, pasiones, intrigas, batallas,  …
Pues en esta ocasión nos vamos a la antigua Roma. Simon Scarrow, el autor de esta saga de 11 libros, aunque en la biblioteca todavía no hemos recibido más que los diez primeros, nos cuenta la vida del esclavo Quinto Licinio Cato, allá por el siglo I d. C. , en nuna saga superemocionante repleta de batallas y aventuras.
No te la pierdas


2012-06-01

Fuera de control - Villegas / Kent

            

Una guía para sobrevivir en la adolescencia.

“Fuera de control” es una guía que pretende servir de ayuda a los adolescentes. En ella los chavales
pueden encontrar las claves para entender los cambios que sufren, pero desde su propia perspectiva, tanto en cuanto a los temas tratados (transformaciones físicas y psicológicas, relaciones con las chicas, sexo, internet, cuidado del cuerpo…), al lenguaje utilizado, claro y sencillo, como a la imagen gráfica, ya que las ilustraciones cobran una extraordinaria importancia. Estas ilustraciones realizadas a modo de cómic por Ivan Chacón hacen de este libro una guía muy atractiva para los adolescentes.

Ficha

Nerabezarotik onik irtetzeko gida.

“Fuera de control” nerabezaroan dauden mutilentzako gida da. Bertan, mutilak jasaten dituzten aldaketak ulertzeko pautak ematen dira, baina beti ere gazteen ikuspuntutik, bai jorratzen diren gaiei dagokiena (aldaketa fisiko eta psikologikoak, neskekiko harremanak, sexua, internet, gorputz zainketa…), bai erabiltzen duen hizkuntza argiari dagokiona, baita irudi grafikoari dagokiena ere, ilustrazioek sekulako garrantzia baitute. Ivan Chaconek egindako komiki moduko irudiek publikazioan liburu hau nerabeentzako oso gida erakargarria egiten dute.

Fitxa

2012-05-25

Aieteko Nazioarteko Konferentzia : Conferencia Internacional de Aiete


Bibliotekako helburu bat, besteak beste, zerbitzua ematen dion komunitateko banakoentzat garaiko bizitza publikoan eta sozialan parte hartzeko behar besteko baliabide eta datu eskura jartzea denez aste honetan gure bizitza politikoan hain garrantzia eta pisu handia eduki duen Aieteko Konferentziari buruzko liburu hau aurkezten dizuegu.

Liburuaren fitxa

Como uno de los objetivos de la biblioteca es poner a disposición de la comnidad a la que sirve todos aquellos datos y medios que permita a los miembros de esa comunidad desarrollarse en aquellos temas sociales y públidos y desarrollarse como individuos os presentamos este libro referente a la Conferencia de Aiete

Ficha del libro




2012-05-18

Emakume bat


Annie Ernaux, Normandian jaiotako frantsiar idazle ezaguna da. Berak idatzitako liburuetan, bere familiaren gora beheren berri ematen digu: gaztaroa (Ce qu'ils disent ou rien), ezkontza (La feme gelée), abortua (L'événement), heriotza (Une femme) etb. Idazle frantsesarrak 1989. urtean idatzitako eleberri autobiografikoa dugu honako hau.

Bere ama bularreko minbiziaz jota, zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazlea amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina... Hala bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonales talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

Liburu hau Euskadiko Liburutegietan dago.

2012-05-11

Zientzalari eroak, elkar gaitezen!!

Zientzia guztiz arduragabea! liburuko 65 esperimentuetan erraz eros edo aurkitu daitezkeen osagai edo materialak erabiltzen dira. Zazpi ataletan banatuta daude, eta atal bakoitza zientzia-gai bati edo berariazko emaitza bati dagokio. Esperimentu bakoitzaren hasieran aurkezpena egiten da, hurrengo ataletan zehatz azaldu aurretik.


Liburu honen izenburuaren hitz garrantzitsu bat "arduragabea" da. Ba ote du zerikusirik arduragabea izateak esperimentuak egitearekin? Segur aski, metodo zientifikoaren kontrakoa izango da, ezta?

Bada, liburu honetako esperimentu bakoitzean kontu eta arreta handia jarri da; modu erraz eta logikoan azalduta daude esperimentuak, eta segurtasunerako aholku bereziak ere ematen dira.

Biziki gomendatzen dugu ernatzen ari diren zientzialari gazteek esperimentu hauetako bakoitza egitea, eta umeek, boluntarioek zein bestelako lagunek ere parte hartzea.

 Liburuaren fitxa hemen


2012-05-04

El último cuaderno

"El último cuaderno” recoge los textos escritos por José Saramago en su blog desde marzo de 2009 hasta el día anterior a su muerte en junio de 2010. En él podemos encontrar la opinión de uno de los escritores más conocidos y apreciados acerca de sucesos de actualidad o reflexiones sobre algún tema que le preocupa, tocando temas tan dispares como el juez Garzón, Barack Obama, Almodovar o la política internacional. Pero además, este es un libro de despedida en el que rescata textos anteriormente escritos que aún tienen actualidad, todo ello con su característico sentido del humor y la ironía.
Aparte de éste en la biblioteca tenemos otros libros de José Saramago, si quieres saber cuales son klika aquí.
Y si todavía quieres leer más, puedes consultar la  web de la Fundación José Saramago y o este blog que reúne textos y comentarios del escritor portugués.

“El último cuaderno” liburuan José Saramagok bere blogean 2009ko martxotik bere heriotzara arte, hau da 2010ko ekainara arte, idatzitako testuak biltzen dira. Bertan aski ezaguna den Nobel saridunaren aktualitateari eta zenbait gaiari buruzko eritziak azaltzen zaizkigu, Garzón epailea, Barack Obama, Almodovar edota nazioarteko politikako alor desberdinak jorratuz. Baina liburu hau José Saramagoren agurra ere bada, hau dela eta gaurkotasun oso dituzten gaiak berreskuratzen ditu. Hori guztia hain berea den umorezko eta ironiazko kutsuz josita.
Bibliotekan José Saramagoren beste liburu batzuk ditugu, klikatu hemen eta ikusiko dituzu.
Eta oraindik idazle portugaldar honen zerbait gehiago  irakurri nahi baduzu Fundación José Saramago-ren web orrian kontsultatu dezakezu, edo bestela bere idazkiak biltzen dituen blog honetan.

2012-04-27

¿Neutral?

Justiziaren izenean erlatibotasun inmobilista eta ekidistantea aldarrikatzen dituzten pertsona hoiek guztien aldera, joera hau errefusatuta kontrako erabakia hartu zutelarik garaiko arazo politikoetan parte hartzea erabaki zuten hainbat pertsonaren, eta konkretuki hainbat kazetariren gorazarre izan nahi duen liburu bat ekartzen dugu gomendio honetan. Bere horretan egileak, Pascual Serrano, militantzaia eta garaiko arazo soziopolitikoekiko enpatiaren aldeko hautua egin zuten John Reed, Ryszard Kapuscinki, Edgar Show, Rodolfo Walsh eta Robert Capa kazetariak ekartzen dizkigu ikasgai, hauek hartutako elkartasunezko jokaera oroharki, eta kazetaritza konprometitu baten gizarte balioa zeazki, aldarrikatzeko, beti ere gizarte osora barreia daitekeen balioa delakoan. Porzierto, liburuzainok neutralak izan behar dugu? Irakurri artikulu hau.
Liburuaren fitxa


La recomendación de esta semana viene dedicada a una obra destinada a servir de tributo a un periodismo, y periodistas, que refutando la idea de la falsa neutralidad basada en la equidistancia y el relativismo inmovilista decidieron no sólo servir de testigos sino también tomar parte activa en los problemas y contiendas políticas de la época que les tocó vivir. En ella el autor, Pascual Serrano, rinde homenaje a unos periodistas comprometidos con los problemas de su época como fueron John Reed, Ryszard Kapuscinki, Edgar Show, Rodolfo Walsh y Robert Capa, viendo en su elección y actitudes una ejemplo para el periodismo actual perfectamente extensible al resto de la sociedad. Por cierto, ¿los bibliotecarios debemos ser neutrales? Lee este magnífico documento.

Ficha del libro

2012-04-17

Zigortzaileak (DVD)

"Zigortzaileak", umeentzako euskarazko pelikula dibertigarriak, eskola jazarpena dauka gaitzat oso modu erakargarrian.
Leire bere inguruan ikusten dituen erasoak eta jazarpenekin nazkatuta dago, horregatik, bere lagun Sandra eta Leorekin superheroe talde sekretua egingo du: Zigortzaileak. Hiru lagunek erasotzailen kontrako ekintzak burutuko dituzte, beti ere babesgabekoen alde.
Arantza Ibarra eta Alfonso Arandiak zuzendutako pelikula honetan aurpegi ezagunak topatuko ditugu, Ane Igartiburu, edo Carlos Sobera, adibidez, baina benetako protagonistak 1.200 umeen artean aukeratutako umeak dira: Amaia Aberasturi, Estibaliz Sarasola, Andoni Delavigne eta abar luze bat.
Pelikula honi buruz informazio gehiago nahi baduzu hemen klikatzean web orrira joango zara.
Fitxa

2012-04-04

Mark Twain ezezagun hori!! : Un Mark Twain ¿desconocido?



Samuel Langhorne Clemens, edo nahi baduzue, Mark Twain, hona ekarrita guztiok soberan ezaguna den idazlea dela etorriko zarete bat, noski.
Nork ez du irakurri edo pantailan ikusi bere titulu bat famaturen bat, Tom Sawyer dela , Printzipea eta eskalea dela , edota Huckleberry Finnen abenturak, besteak beste?
Hala ere gomendio honetan pertsonaia honen bestelako alderdi baten adibidetzat har genezakeen lan bat hartu dugu zeuei gomendatzeko. Bere alderdi zirikatzailea, kritikoa, gizartearekiko konpromisoa erakusten duena, bere garaiko politikako gai korapilatsuenetan nahasteko joera agertzen diguena hain zuzen.
Izenburuak “Reflexiones contra la religión” ederto eta soberan argitzen digu mark Twainen iritzia erlijioari buruz eta bere irakurketak, benetan, bat baino gehiago asaldatuta, edo behintzat harritua utziko du.

Lanari buruzko informazio gehiago esteka honetan


Mark Twain zure liburutegian




Si os decimos que el autor elegido para la recomendación de esta semana es Samuel Langhorne Clemens, o si queréis Mark Twain, seguro que todos y todas coincidiréis en que estamos hablando de un autor ya sobradamente conocido por obras como Tom Sawyer, Príncipe o mendigo, Las Aventuras de Huckleberry Finn,…
Pero no. En esta ocasión os queremos presentar una obra que refleja otro Mark Twain posiblemente totalmente desconocido para la mayoría. Un Mark Twain comprometido con los problemas sociales y políticos de su época. Un escritor ácido y mordaz. Crítico.
Con la obra que os presentamos, “Reflexiones contra la religión” conseguirá que muchos y muchas que lo lean queden escandalizados, sorprendidos.


Más información sobre la obra en este enlace


2012-03-30

El mapa del tesoro


En esta ocasión os presentamos un libro de auto-ayuda, un verdadero mapa del tesoro en el que el buscador no es el lector o la lectora. Álex Rovira y Francesc Miralles analizan personajes de sobrado éxito como Steve Jobs, Richard Branson o Mark Zuckerberg para pregúntarse cúal es la razón de su éxito, y a partir de ello nos enseñan que no podemos esperar que las cosas sucedan por sí solas.

Los autores nos proponen un método activo para poner rumbo a la prosperidad proporcionándonos herramientas para analizar nuestros recursos con el fin de poder elaborar un mapa personal que nos lleve a alcanzar nuevas metas, en definitiva, el éxito.


Oraingo honetan autolaguntza liburu bat dakarkizuegu. Liburu honetan altzorraren mapa bat topa dezakegu non irakurlea altxorraren bilatzailea den. Alex Rovira eta Francesc Mirallesek Steve Jobs, Richard Branson edo Mark Zuckerberg moduko pertsonai arrakastatsuen bizitzan murgiltzen dira, haien arrakastaren arrazoia topatzeko asmoz, eta hau oinarritzat hartuta itxaroten ezin dugula egon erakusten digute, gauzak berez ez baitdira aldatzen.

Idazleek oparotasuna lortzeko metodo eraginkorra eta sinplea proposatzen digute: gure baliabideak aztertu eta arrakastara eramango gaituen mapa pertsonala egin.

2012-03-23

Euskara ikasteko metodo berria




Euskara maite duzulako eta orain arte astirik edo gogorik izan ez duzulako, hamaika aldiz ikasten saiatu zarelako eta beste hortrenbeste utzi duzulako, langabezian zaude eta lan bat eskuratzeko behar duzulako, zure seme-alabekin berba egiteko, ...
Hamaika arrazoi ezberdin otutzen zaizkigu euskara ikasten hasteko eta horretan laguntzeko erosi dugu metodo berria liburutegian.

Arian, A1 mailari (Europako Erreferentzia Markoa) dagokion euskara ikasteko metodoa da.Bakarkako metodo izateko pentsatuta egon arren ikasgeletan ere erabilgarria da eta erakunde ofizialek ematen dituzten ziurtagiriak eskuratzeko lagungarria izan daiteke.

A1 maila honetan azalpen gehienak gaztelaniaz daude, datozen argitalpenetan euskararen agerpena areagotuko delarik.
Liburua cd multimediarekin batera dator unitateen ulermena laguntzeko.

2012-03-16

Beste hizkuntza batzu : Otros idiomas


Kaixo:
Aste honetan gomendioa egitera baino, zeutarik askorentzat oso interesgarriak izango direlakoan, euskaraz zein gaztelainaz gain bestelako beste zenbait hizkuntzez ere irakurtzeko literatura lanak ere badaudela jakineraztera gatoz.
Hauteaz gain hiztegiak eta gramatika liburuak badaude ere hemen literatura lanak baino ez ditugu zehazten.

Ingeleraz hemen
Frantseseraz hemen
Alemaneraz hemen
Italieraz hemen
Catalaneraz hemen
Galegoeraz hemen

Hola:

Esta semana más que una recomendación queremos informaros que en la biblioteca además de literatura en euskera y castellano también tenéis a vuestra disposición obras en diferentes idiomas.
También podéis consultar unn buen número de diccionarios y libros de gramática.


En inglés aquí
En francés aquí
En alemán aquí
En italiano aquí
En catalán aquí
En gallego aquí

2012-03-08

La Capitana



Hoy 8 de marzo, aprovechamos la celebración del Día Internacional de la Mujer para presentaros una novela que cuenta la historia de una mujer que aunque parece un personaje de ficción, existió realmente: Mika Etchebehere.
Mika Feldman de Etchebehere nació en Argentina a principios del siglo XX, y llegó a España para combatir en la guerra civil. A pesar de ignorarlo todo sobre técnicas militares, ser extranjera y mujer, llegó a ser elegida capitana por sus mismos compañeros de milicia.
Elsa Osorio ha convertido la historia de esta maravillosa mujer en una magnífica novela histórica.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta hau aprobetxatuz fikziozko pertsonaia ematen duen, baina existitu zen emakume baten historia proposatzen dizuegu, Mika Etcebehererena alegia.
Mika Feldman de Etchebehere Argentinan jaio zen, XX.mendearen hasieran eta Espainiara joan zen gerra zibilean parte hartzeko asmotan. Militar teknikak ezagutu ez arren eta kanpotarra eta emakumea izan arren, Kapitaina izan zen bere miliziakideek izendatua.
Elena Osoriok emakume aparta honen historiarekin eleberri historiko bikain hau osatu du.

2012-03-02

Zamakola, Chacoko herria zurekin






Eleberri erako biografia hau Eusebio Zamakola Abrisketaren bizitzan oinarritzen da. Basauritarra bera, eta euskalduna, 1924an Argentinara heldu zen eta laster legez kanpoko “iharduretan” hasi . Boteretsuen zein entepresa handien kontrako ekintzengatik , jende xumearen maitasuna eta atxikimendua bereganatu zuen.
Anarkikoa, abenturazalea eta iraultzailea, denborarekin leienda bilakatutako pertsonaia hau Fabio Javier Echarrik ederto islatu digu gure ustez irakurtzen oso entretenigarria den liburu honetan. Interesgarria zalantza barik.

Antzeko gomendio gehiago edo pertsonaia honetaz gehiago jakiteko.

Fitxa



En esta biografía novelada Fabio Javier Echarri nos refleja la vida de Eusebio Zamakola Abrisketa. Este basauritarra llega a Argentina en 1924 y pronto se dedica a actividades “fuera de la ley”. Sus golpes contra los poderosos y grandes empresas le granjea las simpatías de los humildes y las clases populares hasta llegar a convertirse en una leyenda que aquí se nos muestra en forma de novela. Libro de muy entretenida lectura. Intaresante sin duda.

Más recomendaciones similares o para saber más de este personaje.

Ficha

2012-02-23

¡Vaya timo! La inmortalidad



En esta ocasión os presentamos un libro de la colección !Vaya timo¡, colección dirigida por Javier Armentia, director del Planetario de Pamplona y director ejecutivo de ARP - Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico, entidad que la edita en colaboración con Laetoli.

"La inmortalidad" es, como todos los libros de esta colección, breve y facilmente entendible y está dirigido a cualquier lector o lectora de más de 16 años que busque argumentos para formarse una opinión sobre temas que se tienen como verdades pero no dejan de ser , en opinión del autor, auténticos timos. En definitiva, una ayuda para poder pensar crítica y libremente.

En la biblioteca de Erandio además de la inmortalidad tenemos otros interesantes títulos de la colección: El creacionismo, la parapsicologia, la religión, la homeopatía, vampiros, la pseudociencia y los productos naturales.

Oraingo honetan dakarkizugun liburua “Vaya timo” bildumakoa da. Bilduma hau Iruñeako Planetarioko eta ARP (Sociedad para el pensamiento crítico) buru den Javier Armentiaren zuzendaritzapean argitaratzen da.

Bilduma honetako liburuak laburrak, ulergarriak eta 16 urte baino gehiago duen edonori zuzenduta daude. Liburu hauetan kritikoki pentsatzeko argudioak topatuko ditugu, eta honez gain benetakoak ematen duten baina iruzurra baino ez diren teorietatik salbu egoteko laguntza emango digu.

Erandioko Bibliotekan beste liburu batzuk ere baditugu: El creacionismo, la parapsicologia, la religión, la homeopatía, vampiros, la pseudociencia y los productos naturales.



how to make an animated gif

2012-02-17

Egarri egunak portualdean


1977an kokatu du Koldo Izagirrek nobela berria, orduko gazteen borrokak eta giro sozio politikoa oinarri hartuta. Gazte hauek oso kontzientzia politikoa zein kulturakla handikoak ziren, eta militarismoa eta bizitza pribatua bat eginda daroate, beraien bizitza poliedrikoa, politikak, sexualitatearen askatsunak, feminismoak, ekologismoak, drogek, … eratzen dutelarik. Koldo Izagirrek, liburuko orrietan islatzen den giro matxinoarekin bateratze aldera edo estilo narratibo ezkonformista erabiltzen du eta belaunaldi hartako ez hain gazte askok bere burua islatuta

ikusiko du liburu honetan.


2012-02-10

Némesis - Philip Roth





En esta ocasión, os recomendamos una novela considerada como una de las mejores de 2011 e incluida en las novedades de febrero de la Biblioteca.

Su argumento es sencillo: Ambientada en la América de la Segunda Guerra Mundial narra la historia de Bucky Cantor, un joven que no habiendo podido alistarse por sus problemas visuales, trabaja como monitor deportivo en un colegio de un barrio judio en el que se declara una epidemia de polio.
Sin embargo, en esta novela extraordinaria el argumento no es sino una excusa para tratar los grandes temas de la literatura: el Dios, el ser humano y la muerte.




Némesis es una novela breve que nos demuestra que cuanto más sabio es el autor, más claro es su texto. Pero al mismo tiempo nos enseña que la claridad puede ser en ocasiones muy compleja.





Oraingo honetan, 2011ko eleberririk hobenetarikoa dakarkizuegu, Bibliotekako otsaileko ateraberrien artean aurki dezakezuna.




Bere argumentua sinplea da: II. mundu gerrateko Amerikan bizi den Bucky Cantor gaztearen historia kontatzen du. Cantor ezin izan du gerrara joan ikusmen arazoak direla eta, horregatik polio epidemia deklaratzen den auzo judutar baten ikastetxe bateko kirol monitore bezala lan egiten du.
Baina aparteko eleberri honetan, argumentua literaturako gai nagusiak (Jaungoikoa, gizakia eta heriotza) tratatzeko aitzakia baino ez da.




Nemesis eleberri laburra da, baina orrialde gutxitan, idazlea hainbat eta trebeagoa izan bere testua gero eta argiagoa dela erakusten digu. Baina aldi berean, argitasuna oso konplexua izan daitekela agerian uzten du.

2012-02-03

Interneten bilatu: Buscar en internet




Zuetarik askok interneti buruz ideiarik ez daukazuela ohartuta, eta blog hau txiripa hutsez ezagutzen duzuela jakitun, gida erabilgarri hau erostea erabaki dugu. Azalean agertzen den bezalaxe egileek liburu hau “Informática para mayores” sailean kokatzen dute, baina kontu hauetan trebatua edo adindua izatea nahiko nahastuta dagoenez, asko askorentzat oso liburu gomendagarria dela uste dugu.
Bertan bidaiak interneten bitartez nola antolatu, erosketak nola egin, administrazioarekin on-lineko izapideak nola burutu,…hau da, gure egunerokotasunean internetek nola lagun gaitzakeen azaltzen digu.

Ez moztu eta etorri bila.

Como sabemos que muchos y muchas no tenéis ni idea de internet, y que de hecho este blog lo conocéis de milagro, pues hemos pensado comprar este libro tan práctico para aprender a buscar en la red. Sabemos que en la cubierta pone “para mayores”, pero como en esto de internet la edad y la habilidad no se sabe muy bien cómo tomarlo pensamos que puede ser muy útil para culaquiera.
Aquí encontrarés pautas interesantes para comprear por la red, planificar unas vacaciones, cómo relacionarse on-line con la administración,…

No seas tímido y ven a por él.


2012-01-27

Románico en el Pais Vasco




Muy interesante y bien documentada obra editada en tres tomos donde repasar la arquitectura románica de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Alfabéticamente por municipios se nos repasa la huella que el arte románico nos ha dejado. Muy recomendable para curiosos, estudiantes o para planificar salidas turístico-culturales..
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako arkitektura erromanikoa aztertu egiten den hiru tomotako oso entziklopedia interesgarria aurkezten dugu. Bertan, alfabetikoki ordenatuta, udalerriz udalerriko arte erromanikoaren aztarna arkitektonikoak ezagutzeko aukera daukagu. Ikasle, ikusnahi edota irteera kulturala prestatu nahi duen ororentzako oso gomebndagarria.
Liburuaren fitxa


2012-01-20

Zientzia eta teknologia hiztegia


Oraingo honetan euskarazko hiztegia dakarkizuegu. Hiztegi honek zientzia eta teknologiari buruzko oinarrizko erreferentzia-informazioa eskaintzen digu, zientziako arlo guztiak lantzen dituelarik:

o Zientzia zehatzak: matematika, estatistika.
o Materiaren eta energiaren zientziak: fisika, kimika; astronomia.
o Lurraren zientziak: geografia, geologia, mineralogia, meteorologia, ozeanografia, paleontologia.
o Biziaren eta osasunaren zientziak: biologia, mikrobiologia, botanika, zoologia; biokimika, genetika, antropologia fisikoa; ekologia, ingurumena; anatomia, fisiologia; medikuntza, psikiatria, albaitaritza.
o Teknologia: teknologia (orokorra), teknologia mekanikoa, teknologia elektrikoa, elektronika, telekomunikazioak, informatika; materialak, metalurgia; arkitektura, eraikuntza; abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, meatzaritza; aeronautika, astronautika, itsasoa, trenbidea, automobilgintza; argazkigintza; armagintza.
o Orokorrak

Honez gainera, interneten ere kontsulta dezakezu hemen klikatzean

2012-01-13

GARTXOT



XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Bere inguruan gar egun hainbat ekimen ere sortu dira.

Iturria: Wikipedia


Aurkezten dizuegun liburu hau Gartxoten garairi buruzko begirada historiko zein etnografiko bat era oso erakargarri baten topatuko duzu. Ez galdu aukera.