2010-12-22

JOSEBA SARRIONANDIA - Idazlea zeu zara


Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoaren ekimen berria duzu hau. "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako", Joseba Sarrionandiak idatzitako mikroipuin sorta eta 122 marrazkiz osatutako bilduma da, baina hori baino gehiago ere bada: irakurtzeko eta, horrenbestez, irakurlea idazle bihurtzeko balio du, baina ikuspegi pedagogikoarekin.

Ander Lipus aktore eta zuzendaria buru dutela, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek liburuko mikroipuin batzuk eskoletarako antzezlan bihurtuko dituzte. Horrela, ikasleek saioari dagokion ipuina saioaren egunaren aurretik ikasgelan landuko dute. Izan ere, aktore taldea haur eta gaztetxoekin interakzioa lortzen saiatuko da.