2014-03-14

LUCIUS DUMBen BEREBIZIKO BIDAIA

Giza Eskubideak, zure tresnarik onena



Haurra babestu egin behar da arrazagatik, erlijioagatik edo beste edozein arrazoiengatik bazter dezaketen praktiketatik. Ulermen, tolerantzia, herrien arteko adiskidetasun, bake eta senidetasun unibertsaleko irizpideen arabera hezi behar da haurra, bere indarrak eta gaitasunak gainerako gizakien onerako zuzendu behar dituela jakinik.





Horrela dio Haurraren Eskubideen Deklarazioak eta horrela era berezi batean azaltzen da humeei zuzendutako marrazkiz beteriko liburuan.
Honetan Toti Martinez de Lezea ,Eugenio Fuentes, Juan Kruz Igerabiren eta beste batzuen testuak aurki ditzakegu.
Liburu honen irakurketa erakargarri suertatzen da abentura eta zientzia kutsu bat eman zaiolako. Bederatzi istorio ezberdin, bakoitzak eskubide bat azaltzen duena. Album-a animaziozko filman oinarrituta dago.
Filma 2014ko Goya sarietarako hautatu zuten  animaziozko luzemetraia mailan.

Hona liburuaren hasiera:
Behin batean, munduko zientzialari garrantzitsuenak enkargu berezi-berezi bat jaso zuten: tresna bat aurkitu behar zuten, gure mundu honetako biztanle guztiak zoriontsu izatea ahalbidetuko zuena.

http://www.elextraordinarioviajedeluciusdumb.com/eusk.htm

http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=6&ved=0CD4QtwIwBQ&url=http%3A%2F%2Fwww.youtube.com%2Fwatch%3Fv%3DVeh5er5CvoY&ei=x9kiU5ewAuu6ygPT2IGIBQ&usg=AFQjCNFHcpRhXXV02Cmor_WadAl21XTjVw&sig2=Db9vB9BV-RXBSTafdlNlrA&bvm=bv.62922401,d.bGQ