2013-03-22

No sonrías que me enamoro



Ya está aquí la esperada segunda parte de “Buenos días princesa”, la quinta novela del fenómeno juvenil Blue Jeans. En “No sonrías que me enamoro” Valeria, Bruno, María, Raúl, Ester y Elisabet, los chicos y chicas del Club de los incomprendidos, que hasta hace unos meses eran los mejores amigos del mundo han separado sus caminos por los celos, amores secretos, los padres…

Blue Jeans, Francisco de Paula Fernández, escritor y periodista español comenzó escribiendo en internet los primeros capítulos de “Canciones para Paula” pero rapidamente su fama fue extendiéndose hasta publicarla en papel. Así, esta novela está considerada como la primera novela en traspasar la frontera de la tecnología al papel, gracias a su éxito en las redes sociales. Despues completaría la trilogía con la segunda (“Sabes que te quiero”) y tercera parte (“Cállame con un beso”).

Hona hemen “Buenos días princesa”ko bigarren partea, gazteen artean fenomeno bilakatu den Blue Jeansen bostgarren eleberria. "Nos sonrías que me enamoro"-n, Valeria, Bruno, María, Raúl, Ester y Elisabet, “El club de los incomprendidos”-eko neska eta mutilen bideak urrundu egin dira jelosiak, maitasun sekretuak, edo gurasoekiko harremanengatik.

Blue Jeans edo Francisco de Paula Fernández, interneten hasi zen idazten konkretuki, “Canciones para Paula”-ren lehenengo kapituluak, baina bere arrakasta dela eta, laster inprimitu zuten eleberri hau, sare sozialei esker teknologiatik paperera jauzi egin zuen lehenengo eleberria izanik. Geroago trilogia hau osatuko zuen bigarren (“Sabes que te quiero”) eta hirugarren (“Cállame con un beso”) zatiarekin.

2013-03-15

Ekofaszismoa



Gaur “El salario del gigante” eleberria aurkeztu nahi dugu. Aurrerapenezko literatura barruan kokatu ahal den nobela bat hain zuzen . Julio Verne, Jack London , William Morris, Ray Bradbury, George Orwell edo John Brunnerek egin zuten literaturaren antzera egileak etorkizunezko gizarte baten gorabeheretan oinarrituta fikziozko egoera bat deskribatu egiten digu ikuspuntu kritiko batetik, egoeraren aurrean posizionamiento bat hartuz. Bide batez liburu honekin “Pepitas de Calabaza” editoriala ezagutzera eman nahi dugu. Hona hemen liburuan bertan irakurri ahal dugun sinopsia.
“Año 2098 en la península Ibérica: la locura del movimiento perpetuo y el consiguiente «agotamiento» de los combustibles fósiles, el enrarecimiento del agua dulce y la alegre inmolación de otros bienes naturales han llevado a la humanidad a ser regida por un férreo ecofascismo —una burocracia de los recursos— que tiene como primer objetivo administrar la penuria y como segundo, y no menos importante, hacer trabajar a los pobres en un mundo donde ya no quedan ni las ruinas de la ilusión. Así, a grandes rasgos, es el escenario en el que se desarrolla esta novela de corte especulativo, hecha de recuerdos, de encuentros y de proyectos, que vislumbra el panorama —muy real, cercano y verosímil, por otra parte— que se avecina a no ser que se produzca un cambio de rumbo en la idea de progreso que rige los destinos del género humano.”

Fitxa

2013-03-08

Zaindari ikusezina

Baztan ibaiko ertzetan neskato baten gorpu biluztua ageri da. Amaia Salazar, Foru Poliziako Inspektoreak, hilketa hau inbestigatzearen ardura bere gain hartuko du, nahiz eta jakin oroipen txarrak ekartzen dizkion bere jaioterrira bueltatu beharko dela. Baina dena korapilatuko da beste neska batzuen gorpuak agertzen direnean, eta bere bizitza pertsonala kasuarekin nahasten hasten denean.

Hilketa eta intrigaz betetako eleberri honetan nabarmentzekoa da Baztango bailara eta bere ohiturak, eta batez ere euskal mitologia daukan garrantzia. Hiru gai hauek uztartuz (intriga, Baztan eta mitologia) idazleak trilogia osatzeko asmoa du, eta laster bigarren nobela argitaratuko du.

Dolores Redondo idazle donostiarraren eleberri hau 10 hizkuntza desberdinetara itzuli egin da arrakasta handiz, eta pelikula bat ere bihurtuko dute. Euskarazko itzulpena Josu Zabaletak egina da.

Fitxa

2013-03-01

MUSSCHE - KIRMEN URIBE

Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik., 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean eta 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria jaso zuen idazlearen azkenengo nobela dugu: Kirmen Uriberen "Mussche". Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerrraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu. Robert Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Thiery eskolako laguna eta Vic Opdebeeck emaztea. Euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenak osatzen dute nobela hunkigarri honen hezurdura.