2013-03-01

MUSSCHE - KIRMEN URIBE

Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik., 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean eta 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria jaso zuen idazlearen azkenengo nobela dugu: Kirmen Uriberen "Mussche". Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerrraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu. Robert Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Thiery eskolako laguna eta Vic Opdebeeck emaztea. Euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenak osatzen dute nobela hunkigarri honen hezurdura.    

1 comentario:

  1. Oso gustora irakurtzen den liburua; hainbat joan-etorri trenean xamurtu dizkit...

    ResponderEliminar