Orain dela hainbat urte ETBn aurreneko bakeruen pelikula euskaraz ikusi ahal izan genuenean gure euskaldun askok nolabaiteko harridura zaloa erakutsi zuten: Redios !!Bakeruak euskaraz!! Bazirudien modernitateak halakoak eta bat ikustera eroango gintuela.Baina errealitatea erabat ezberdina da. Guztiz bestelakoa. Kontua da gure istoria guretzat erabat arrotza, ezezaguna dela eta bakero asko euskaldunak izan zirela edota eurek utzitako arrastoa sakona eta pisuzkoa izan dela jakin ere ez dugula jakin. Agian inork sekula santan kontatu ez digulako.
Beraz irakurri liburua hau eta ikasi petitmetre




Bibliotekako langileok oso azkarrak garenez zutarik asko txirrrinduzale amorratuak zaretela jakitun gara.Mendiz edo errepidez, kirol moduan edota turismo egiteagatik txirrindula maite duzuenok asko zarete. Are gehiago, zuen zaletasunagatik Erandio izena bera txirrindularitzaren ekimenen egutegian goreneko lekuetaraino eraman duzue. Oraingo gomendio honetan txirrindularitza gidatxu hau prestatu dugu.



