2013-09-27

"Baso ilun itoan", Jabi Santa Cruz

Gaur egun, poesia, generorik irakurriena ez dena guztiok badakigu baina idazle hau gomendatu nahi dugu hurrengo arrazoiengatik; alde batetik, Blas de Otero IV. poesia lehiaketa irabazi du eta bestetik Erandiokoa eta liburutegiko bazkidea da (egia esan hainbatetan ikusi dugu liburutegiko mahaietan lanari ekiten). Javi Santa Cruz-ek bi poesia liburu ditu argitaratuak: Moko bilduma (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008), haur eta gazte literatura hurrenez hurren. Bestalde, poema bilduma bat argitaratu gabe: At (Mario Angel Marrodan Saria 2012). Hona hemen bere lanaren eredu bat: IRAILA Usapalak ez ziren agertu iraileko zitara urtero bezala. Egunsenti bustian norbaitek esan zuen Afrikan zirela. Espekulazio merkeez gogaiturik barraskilo bilketan hasi ziren desesperatuenak. Kotoi biltzaileak ematen zuten belar altuenetatik pinporta fosilduak jasotzen. http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/baso-ilun-itoan-santa-cruz-jabi/http://www.blogseitb.com/erandio/2012/01/23/erandio-jabi-santa-cruz-gana-el-blas-de-otero-de-poesia-en-euskera/

2013-09-20

Gure ondarea, gure euskaraz, gure umeei



"Erandion, Sondikan eta Loiun, arto asko erein eta gitxi koiu."
Ba espero dugu liburu hauek hazien legera ereinez, egun baten bere uzta eman dezaten , eta bertan gure umeek aurki ditzaketen gure herriko informazioa eta bestelako eduki didaktikoak egun baten bere herriarekiko atxikimendua eta bere inguru hurbileneko ezagutza bihur daitezen.Erandioko zein Leioako Euskara Zerbitzuek argitara emandako liburu hauek Lehen hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako umeei zuzenduta daude eta DVD euskarrian ere eskuragarri daude. Edozelan ere helbide honetan http://www.gureondarea.com/erandio/ ere kontsultatu ahal duzu.Ez galdu aukera.

2013-07-04

Gozogintza kreatiboa / Repostería creativa

http://picasion.com/i/1V5BR/

Si en una entrada anterior os presentamos libros para elaborar mufins y cupcakes, en esta ocasión os traemos cuatro libros que os ayudarán a adentraros en el mundo de la cocina creativa.
Además de los irresistibles cake pops o bizcoletas, golosinas mitad bizcocho mitad piruleta  tenemos dos guías para elaborar y decorar pasteles de una manera fácil y divertida.
Estos libros te ayudarán a disfrutar de una forma diferente de la repostería. Anímate a probar! 

Aurreko baten mufinak eta cupcake-ak egiten ikasteko liburuak aurkeztu bagenizkizuen, oraingoan gozogintza kreatiboan sakontzeko beste lau liburu aurkezten dizkizuegu.
Alde batetik, bizkotxo eta piruletaren nahasketa diren bizkoletak edo cake pop-ak egiteko errezetak eta aholkuak. Eta bestetik pastelak ornatzeko ideiak ematen dituzten liburuak.
Liburu hauek gozogintzaz era desberdinez disfrutatzeko aukera eskeintzen digute. Animatu eta gozatu!!
Bizcoletas
Cake pops
Decorar pasteles
Planet cake

2013-06-21

Harria 100

Baietz gutarik askok, Aretxa II izena entzunez gero, pikutako pilotari bat dela pentsatuko zenuketela.Oker. Ez da pilotaria, harrijasotzailea baizik. Eta are gehiago, ez da pikutarra, eraindoztarra baizik. Jose Antonio Solorzano, Artxa II, eta beste 99 harrijasotzaile, kirol honen historia eta bestelako hainbat ezaugarri ezagutu nahi badituzu obra hau gomendatzen dizugu.



2013-06-07

Cupcakes

http://picasion.com/i/1U8fO/

¿Sabes lo que es un cupcake? Seguro que alguna vez has oido hablar de ellos, ya que ahora estan muy de moda dentro de la pastelería creativa. Los cupcakes son pequeñas tartas para una persona, realizados en los moldes para magdalenas y decorados atractivamente con una pasta especial.
En estos cuatro libros que os presentamos ahora podrás encontrar recetas para elaborar estos cupcakes con diferentes ingredientes y además multiples formas para decorarlos de una forma original y atractiva.

Badakizu cupcake bat zer den? Seguru noizbait cupcake hitza entzun duzula orain oso modan baitago gozogintza kreatiboa. Cupcake-ak pertsona batentzako tarta txikiak dira  normalean magdalenak egiteko moldean eginak. Honez gain, modu erakargarrian daude ornatuta krema berezi batez.
Hemen aurkezten dizkizugun liburuetan cupcake-ak egiteko errezeta desberdinak topatuko dituzu eta baita haiek ornatzeko modu xarmangarriak ere.
Cupcakes: magdalenas ceativas
Cupcakes, cookies & macarons
Muffins & cupcakes
Cupcakes

2013-05-31

Tripoli-Kabul

Bai, gezurra badirudi ere udan sartzear gaude, edo agian hobe esatearren, egon beharko genuke. Askorentzat ezer ez egiteko garaia bada ere, beste askorentzat, aitzitik, bidaiatzeko aukera paregabea baino,  bakarra. Behin baten batek esan zuen “turista,  doanean etorriko badela jakitun dagoena da, eta bidaiaria, ostera, joatean badoala baino ez dakiena dela”. Aste honetako gomendioaren egilea , Karlos Zurutuza, bigarren taldekoa litzateke. Donostian 1971an jaioa, azken urteotan kazetari independiente gisa dabil Ekialdeko herrialde anitzetan (Kurdistan, Balutxistan, Afganistan, Libia,…) eta sari garrantzitsuak jasotzen ari da lan horri esker, besteak beste, Argia saria eta 2012ko Rikardo Arregi saria.

“… urtetako txangoa izan da Tripoli eta Kabul artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dut topo. Erraza da Donostiatik Kabulera joatea, Tripoli zeharkatuta bada ere, baina ez alderantziz. Funtsean, gerrak familien etxeetako atea jo eta bota egin du. Etxe haien barrukoak dituzue istorio hauek guztiak…”

2013-05-24

Al margen de la izquierda

En Sestao un concejal del PSOE desaparece misteriosamente. Son los años 90, la situación política y social es verdaderamente tensa, y rapidamente se disparan todas las alarmas ante la posibilidad de que se haya cometido un secuestro. Sin embargo, nada es lo que parece, y tras esta amenaza “terrorista” se encuentran unas mafias políticas dispuestas a hacer negocio.
Una novela negra que aúna el periodismo y la ficción.

Fitxa

Sestaon PSOEko zinegotzia desagertu egin da. 90. hamarkada da eta egoera politikoa nahiko konplikatua da, hau dela eta, alarma gorria pizten da eta laster bahiketa izan daitekeela susmatzen da. Baina dena ematen duen baino konplikatuagoa da, izan ere, mehatxu “terroristen” menpe negozioa egin nahi duten mafia politikoak daude.
Kazetaritza eta fikzioa bateratzen duen eleberri beltza.