2013-12-19

Euskal Herriaren historia laburra - Breve historia de Euskal Herria

1 2
“Euskal Herriaren historia laburra”k gure herriaren historian murgiltzen gaitu. Iñaki Egañak ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu gizakia paleoliton gure lurretan agertu zenetik gaur arte, era argia, eta atseginean horretarako hizkuntza sinplea, ilustrazio oparo eta testu osagarriak erabiliz. 
Ikerketa eta zabalkunde zientifikoa bateratzen duen liburu aparta.

“Breve historia de Euskal Herria” nos introduce en el mundo de la historia de nuestro país. Iñaki Egaña nos ofrece una amplia panorámica de esta pequeña gran historia desde la aparición del ser humano en el paleolítico hasta nuestros días, de una forma clara y amena utilizando para ello un lenguaje sencillo, abundantes ilustraciones y textos complementarios.
Un texto que aúna magistralmente  investigación y  divulgación científica.

2013-12-13

Goncourt , Booker


Gomendiozaleok, agur. Aste honetan, ez euzkaraz , ezta gaztelaniaz, idatzitako bi eleberri aurkeztera gatoz. bata, Hilary Mantelek 2012 Booker saria irabazi zuen "Bring up the bodies" liburua, eta bestea "Au revoir là-haut", Pierre Lemaitrerena, 2013ko Goncourt sariduna.Duda barik  bi lan interesgarri beraien jatorrizko hizkuntzetan.

Queridos y queridas "recomendados". esta semana os queremos "recomendar" dos obras que no están ni en euskera ni en castellano. Una, el premio Booker 2012, "Bring up the bodies", de Hilary Mantel, y la otra, "Au revoir là-haut", de Pierre Lemaitre, Premio Goncourt 2013. En fin, dos buenas obras en su idioma original.

2013-12-10

Punki - Antton Dueso

Punkiren lehenengo istoriotxoa 1989an agertu zenetik gaurdaino milaka istorio ezagutu dugu petsonaia unkigarri honekin, bai aldizkari desberdinetan baita liburuetan ere. Oraingoan Antton Dueso egileak guztion gozamenerako bost nobelen antologia aurkeztu digu. Liburu honetan ez ditugu Punkiren istorio guztiak topatuko bai ordea bere hogei urte luzeetan zehar adierazgarri izan daitezkeenak. Edozein adinetako jendearentzako ondo pasatzeko aukera paregabea.
Honez gain beste liburu batzuk baditugu Bibliotekan Antton Duesorenak, hemen klikatzean ikus ditzakezunak.
Fitxa
 

2013-11-29

Patafisika

 Patafisika, XX mendeko bigarren erdialdeko mugimendu kulturala frantsesa bat, surrealismoari lotutakoa, da. Izena Alfred Jerryren  “Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien » liburutik hartuta dago. Bere irakurketak bultzatuta hainbat jarraitzaile patafisika izeneko zientzia parodika hau lantzen hasi ziren, bere oinarrian « irudizko, alegiazko irtenbideak eta salbuespenak arautzen dituzten legeak » ikertzea dagoelarik.Ausat zaitez.





La patafísica es un movimiento cultural francés de la segunda mitad del siglo XX vinculado al surrealismo. El nombre proviene de la obra "Gestas y opiniones del Doctor Faustroll, patafísico" de Alfred Jarry. A raíz de su lectura, algunos admiradores empezaron a practicar una ciencia paródica llamada patafísica, dedicada «al estudio de las soluciones imaginarias y las leyes que regulan las excepciones» Atrévete

Fitxa

2013-11-22

Aiztoa eta arkatza - Irati Jimenez


Irati Jimenez idazle mundakarrak hautaketa lan bat dakarkigu oraingoan. Kasu honetan idazketari buruz  garai eta estilo desberdinetako idazlek  emandako aholkuak biltzen ditu, Antton Olariagaren irudien laguntzarekin. John Steinbeck, Jack Kerouac, Charles Bukowski edo Stephen Kingen moduko idazleen  iritziak biltzen dira liburu interesgarri honetan. Kapitulu batzutan iritzi barregarriak, zentzudunak,  edo harrigarriak topatuko ditugu, beste batzutan  kontrajarriak,  baina iritzi guzti guztietan egile hauek idazketari dioten maitasuna nabarituko dugu.
Laburbilduz, idazketaren lanari buruzko lan bikaina.
Liburu honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan hemen klikatzean lortuko duzu.

2013-11-14

La tragedia del Copyright


Korporazio handietako zein kultura-industrietako ordezkariek,  azken mende honetan,  sormen eta ekoizpen kulturala eta intelektuala nolabait  baldintzatu dituen eredu komertzialaz aritzen direnean,berau liskargabeko sistema eztabaidaezin moduan aurkezten dute. Hala ere, gaur egun,  eredu “naturala” hau internetek eta sarearen bitartezko alkartruketek kolokan jarrita omen legoke.
La tragedia del copyright liburuak erakusten duenez,  copyrightaren gaia,   zientziari, arteari, hots,  ezagupenari dagokion orotan,  jabetza komuna eta pribatuaren arteko eztabaida-eremua izan da historikoki, eta beraz,  copyrighta eta egile-eskubideak,  kultura, artea, edota zientzia arloko hala desjabetze eta jabetze prozesuetan,  nola ondoriozko komertzializazio prozesuetan,  erabakigarriak izan dira.
Gaur, gainera,  arazo honek bestelako ezaugarriak hartu ditu, besteak beste, kopia fisikoaren ezinbestekotasunaren desagerpenagatik, sal-erosketetan ez oinarritutako alkartruketarako bestelako aukerak agertzeagatik, pertsona berberak sortzea, ekoiztea, banatzea, zabaltzea eta kontsumitzea ahalbideratzen duten bitartekariak asmatzeagatik, eta batez ere,  jabetza komuna aldarrikatzen duten entepresa berriak garatzeagatik, eta  kiribildua are gehiago kiribiltzeagatik, hainbat botere ekonomiko entepresa berri  hauek ere pribatizazioaren eremura eroaten saiatzeagatik. Laburbilduz, betiko arazo bat, oso bestelako ikuspuntu berri batetik. Interesgarria zalantza barik.

Los representantes de las grandes corporaciones y de las industrias culturales hablan del modelo comercial, que durante el último siglo ha hegemonizado las formas de producción intelectual y creación cultural, como si se tratara de un ecosistema cerrado que habría llegado a nuestros días de forma armónica y desconflictivizada. Según esta lectura, ese supuesto orden natural, basado en los títulos de propiedad sobre obras fruto de procesos creativos y de investigación, se vería hoy amenazado por la irrupción de internet y de la cultura de la descarga y el intercambio asociada a ésta.
Como muestra La tragedia del copyright, éste ha sido siempre un terreno de conflicto que afecta a bienes comunes en campos tan diversos como la ciencia, la agricultura, la producción artística o la cultura popular. La historia del copyright y de los derechos de autor está estrechamente asociada a los procesos de desposesión, apropiación, privatización y comercialización del conocimiento y la cultura. El interés por la explotación comercial de los saberes ha estado y está en tensión permanente con el dominio público, el acceso abierto al conocimiento y, en última instancia, con los modelos de cooperación no basados en la competencia.
Esta lucha entre lo común y su privatización se encuentra hoy ante una crisis de modelo, consecuencia de diferentes factores: el paso a un segundo plano de la copia física; la construcción de estructuras de intercambio no basadas en la compra-venta; la disolución de los viejos roles comerciales en un terreno en el que un mismo sujeto puede crear, producir, distribuir o consumir; o la constitución de «empresas del procomún» que sitúan el conocimiento entre los bienes comunes y cuestionan el concepto mismo de propiedad intelectual. Realidades que también intentan captar y de las que se intentan apropiar los aparatos industriales pero que, en cualquier caso, dibujan un nuevo terreno de juego y de conflicto.

2013-11-07

La Caída de los reinos - Morgan Rhodes

La situación en Mytica es muy delicada, los reinos de Auranos, Limeros y Paelsia estan a punto de comenzar una cruenta guerra y por otra parte, la magia está desapareciendo, tanto de los reinos como del santuario habitado por los inmortales. La única esperanza es una niña cuyo nacimiento está escrito en las estrellas y que se convertirá en una poderosa hechicera.
 “La Caída de los reinos” está dirigida fundamentalmente al público juvenil aunque seguro que gustará a cualquier aficionado a la novela fantástica.
 Un libro lleno de acción y fantasía épica.


 Myticaren egoera oso larria da, Auranos, Limeros eta Paelsiako erresumen arteko gerra hastear dago eta gainera, magia desagertzen ari da, bai erresumetatik baita hilezkorren santutegitik ere. Itxaropen bakarra neskato bat da. Neska honen jaiotza izarretan dago idatzita eta sorgin boteretsu bat izango dela esaten da. 
 “La Caída de los reinos”gazteei bereziki zuzendutako eleberria da, baina ziur gaude eleberri fantastikoaren edozein adinetako zaleren gustokoa izango dela. 
 Akzioz eta fantasia epikoz beteriko liburua.